209. ALDIZKARIA - 2025eko urriaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

Aldaketa, 2025eko aurrekontua betearazteko 6., 11. eta 29. oinarrietan. Hasierako onespena

Barañaingo Udalak, 2025eko irailaren 30ean egin ohiko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea 2025eko aurrekontua betearazteko oinarrietan; zehazki, 6., 11. eta 29. oinarrietan.

Espedientea jendaurrean egonen da Udalaren Idazkaritzan hamabortz egun baliodunean, aldez aurretik iragarkia argitaratuta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren ediktu-taulan eta egoitza elektronikoan, interesdunek espedientea azter dezaten eta bidezko iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Erreklamaziorik egin ezean, erabakia behin betikoz onetsitzat hartuko da.

Barañainen, 2025eko irailaren 30ean.–Alkatea, María Lecumberri Bonilla.

Iragarkiaren kodea: L2512897