2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARANGUREN
Bigarren aldaketa 2025eko plantilla organikoan. Behin betiko onespena
Arangurengo Udalak, 2025eko abuztuaren 26an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen plantilla organikoaren bigarren aldaketa.
2025eko plantilla organikoan aldaketa egiteko hasierako onespenaren erabakia argitara eman zen 2025eko 178. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, irailaren 8an.
Jendaurreko aldian inork ez duenez alegaziorik aurkeztu, behin betiko onetsirik gelditu da 2025eko plantilla organikoaren bigarren aldaketa, bat etorriz 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
2025EKO PLANTILLA ORGANIKOAREN BIGARREN ALDAKETAREN XEHETASUNA
Plantilla organikoari gehitu beharreko lanpostuen zerrenda
KODEA | LANPOSTUAREN IZENA | LANGILE MOTA | SARBIDEA | MAILA TALDEA | HIZKUNTZA ESKAKIZUNA | ADMINISTRAZIOEGOERA | OSAGARRIAK |
Mailakoa | Lanpostukoa | Lanaldiaren luzapenekoa | Arriskukoa | Txandakako lanekoa |
3.–KULTURA ETA KIROL ZERBITZUAK |
3.10 | Kiroldegiko sarbideak, lanaldi partziala (%55) | LKF | OL | D | M-B2 | Hutsik | 12 | 14,73 | | | 6 |
4.–INSTALAZIOAK MANTENTZEKO ZERBITZUAK |
4.11 | Mantentze-lanetako ofiziala | LKF | OL | C | | Hutsik | 12 | 16,89 | | 10 | 6 |
4.12 | Mantentze-lanetako ofiziala | LKF | OL | C | | Hutsik | 12 | 16,89 | | 10 | 6 |
4.13 | Argiteriaren mantentze-lanetako ofiziala | LKF | OL | C | | Hutsik | 12 | 16,89 | 6 | 10 | |
4.14 | Mantentze-lanetako ofiziala | LKF | OL | C | | Hutsik | 12 | 16,89 | | 10 | 6 |
4.15 | Mantentze-lan orokorretako ofiziala | LKF | OL | C | | Hutsik | 12 | 16,89 | | 10 | 6 |
6.–ZERBITZU ANITZAK ETA KALE GARBIKETA |
6.12 | Kale garbiketako enplegatua | LKF | OL | D | | Hutsik | 12 | 14,73 | | 10 | |
6.13 | Kale garbiketako enplegatua | LKF | OL | D | | Hutsik | 12 | 14,73 | | 10 | |
7.–IKASTETXE PUBLIKOAK |
7.5 | Eskolazaina (lanaldiaren %81,18) | LKF | OL | D | M-B2 | Hutsik | 12 | 24,73 | | | |
8.–UDAL ERAIKINETAKO GARBIKETA |
8.8 | Udal eraikinetako garbiketako arduraduna | LKF | OL | D | M-B2 | Hutsik | 12 | 29,73 | | 10 | |
8.9 | Udal eraikinetako garbitzailea | LKF | OL | D | | Hutsik | 12 | 14,73 | | 10 | |
8.10 | Udal eraikinetako garbitzailea | LKF | OL | D | | Hutsik | 12 | 14,73 | | 10 | |
8.11 | Udal eraikinetako garbitzailea | LKF | OL | D | | Hutsik | 12 | 14,73 | | 10 | |
8.12 | Udal eraikinetako garbitzailea | LKF | OL | D | | Hutsik | 12 | 14,73 | | 10 | |
8.13 | Udal eraikinetako garbitzailea | LKF | OL | D | | Hutsik | 12 | 14,73 | | 10 | |
8.14 | Garbitzailea (lanaldiaren %68,70) | LKF | OL | D | | Hutsik | 12 | 14,73 | | 10 | |
a) Izen aldaketa onestea "kiroldegiko atezaintza" izeneko 3.7, 3.8 eta 3.9 lanpostuetarako: aurrerantzean "kiroldegiko sarbideak" deituko dira.
b) Lanaldiaren %20ko luzapena onestea "kiroldegiko sarbideak" izeneko 3.9 lanposturako: %55ekoa izanik, aurrerantzean %75ekoa izanen da.
c) "Kiroldegiko sarbideak" izeneko 3.7, 3.8 eta 3.9 lanpostuei (sortu berriak) esleitzea txandakako laneko osagarri bat, %6koa.
d) "Kale garbiketako enplegatua" izeneko 6.4 eta 6.5 lanpostuei (D mailakoak) esleitzea arrisku bereziko osagarri bat, %10ekoa.
e) Lanpostuko osagarria %5 murriztea "kale garbiketako enplegatua" izeneko 6.4 eta 6.5 lanpostuei (D mailakoak): %19,73koa izanik, aurrerantzean %14,73koa izanen da.
f) Hizkuntza-eskakizunen aldaketak onestea. Hona hemen:
1.3 kodea, "katastroko eta diru-bilketako arduraduna". Hizkuntza eskakizuna: C 1, merezimendua.
1.11 kodea, "administrari-ofiziala". Hizkuntza-eskakizuna: C1, merezimendua.
1.13 kodea, "langileriako teknikaria". Hizkuntza-eskakizuna: C1, nahitaezkoa.
2.4 kodea, "euskara teknikaria". Hizkuntza-eskakizuna: C1, nahitaezkoa.
3.8 kodea, "kiroldegiko sarbideak". Hizkuntza-eskakizuna: B2, merezimendua.
ARAU OSAGARRIAK, PLANTILLA ORGANIKOA BETEARAZTEKO
4.–"Kiroldegiko sarbideak" izeneko 3.7, 3.8 eta 3.9 plazek 2025eko uztailaren 1etik aurrerako atzeraeraginarekin kobratuko dute ezarri den txandakako laneko osagarria, %6koa.
Mutiloan, 2025eko urriaren 2an.–Alkatea, Manuel Romero Pardo.
Iragarkiaren kodea: L2512984