2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ALLO
Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik
Alkatetzaren ebazpen baten bidez, Ramón Ciordia del Portillori, udalbatza honetako lehen alkateordeari, eskuordetzen zaizkio Alkatetzaren berezko eginkizunak, urriaren 2tik 14ra bitartean, biak barne. Eskuordetze honek ondorioak izanen ditu ebazpen hau sinatzen den egunetik aurrera, jarraikiz Toki-erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduari (aipatutako erregelamendua onetsi zen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bidez).
Allon, 2025eko urriaren 1ean.–Alkatea, Susana Castanera Gómez.
Iragarkiaren kodea: L2512921