1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
188 EBAZPENA, irailaren 30ekoa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez gasturako baimena kentzen baita ekonomia sozialeko enpresak sortzeko eta laguntza teknikorako dirulaguntzen deialdiari dagokion partidan.
Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen abuztuaren 20ko 2296/2018 Ebazpenaren bidez, ekonomia sozialeko enpresak sortu eta sustatzeko dirulaguntzen deialdia onetsi zen.
Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen otsailaren 13ko 236E/2025 Ebazpenaren bidez, 180.000 euroko gastua baimendu zen ekonomia sozialeko enpresak sortzeko eta laguntza teknikorako dirulaguntzen deialdirako, 2025eko gastu-aurrekontuko "Ekonomia sozialeko enpresak sortzeko eta laguntza teknikorako laguntzak" izeneko 950001 96100 4709 241203 partidaren kargura. 130.000 euro laguntza teknikoko lanetarako baimendu ziren, eta 50.000 euro ekonomia sozialeko enpresak sortzeko laguntza-lerrorako.
Enpresa berriak sortzeko eskaerak aurkezteko epea abuztuaren 31n bukatu zen, eta ez zen eskaerarik aurkeztu. Beraz, 50.000 euroko gasturako baimena kentzea erabaki da.
Orain proposatzen den baimen kentze horrez gainera, 69.000 euroko beste bat egin zen, partida beraren kargura, laguntza teknikorako lerrotik sobran gelditu zen diru kopuruari dagokiona, zeina aipatutako zuzendari nagusiaren irailaren 24ko 4466E/2025 Ebazpenaren bidez erabaki baitzen.
Horrenbestez, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren estatutuak onesten dituen otsailaren 7ko 13/2024 Foru Dekretuaren 14. artikuluan emandako ahalmenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. 50.000 euroko gasturako baimena kentzea 2025eko gastu-aurrekontuko "Ekonomia sozialeko enpresak sortzeko eta laguntza teknikorako laguntzak" izeneko 950001 96100 4709 241203 partidan.
2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
3. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta zilegi da haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 122.1 artikuluari eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.3 artikuluari jarraikiz.
Iruñean, 2025eko irailaren 30ean.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Mirian Martón Pérez.
Iragarkiaren kodea: F2512911