207. ALDIZKARIA - 2025eko urriaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IZARBEIBARKO MANKOMUNITATEA

"Ziraukiko (Nafarroa) edateko uren araztegiko biltegi nagusia" izeneko proiektua. Behin betiko onespena

Izarbeibarko Mankomunitateko Batzorde Iraunkorrak, 2025eko irailaren 30ean egin bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

Izarbeibarko Mankomunitateko Batzar Orokorrak, 2025eko ekainaren 17an egin bilkuran, onetsi zuen "Ziraukiko (Nafarroa) edateko uren araztegiko biltegi nagusia" deritzon proiektua, bai eta proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda ere.

Orobat, erabaki zuen aitortzea eta deklaratzea proiektuaren onura publikoa eta proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideak okupatzeko beharra, nahitaez desjabetzeko, hori baitakar inplizituki onespenak. Halaber, erabaki zuen proiektua jendaurrean jartzea hamabortz egun baliodunean.

Epe horretan alegazio bat jaso da. Hona hemen erantzuna:

1.–María Mercedes Ruiz Casanellasek eta María Isabel Aranguren Ruizek, Ziraukiko CIR-01 finkaren jabeek (2. poligonoko 916. lurzatia), alegatu dute:

2. poligonoko 916. lurzatia soilik materialak metatzeko erabiliko denez, proposatzen dute, helburu horretarako, eta lurzati horren ordez, erabil dadin Izarbeibarko Mankomunitatearen jabetzakoa den 2. poligonoko 907. lurzatia; gainera, 916. lurzatiaren erabateko desafektazioa eskatzen dute, edo, ezinezkoa bada, horren ordez, aurreikusi den ukipena aldatzea eta aldi baterako okupazio bihurtzea.

2. poligonoko 916. lurzatiaren erabateko desafektazioari dagokion alegazioari erantzunez, erran behar da ezen lurzatia ez dela soilik materialak metatzeko erabiliko, alegazioan dioten bezala, baizik eta funtsezkoa dela onetsitako proiektuaren araberako azpiegiturak gauzatzeko. Zehazki, beharrezkoa da 1.410,82 m²-ren behin betiko okupazioa (elementu iraunkorrak jartzeko) eta 3.693,78 m²-ren aldi baterako okupazioa, obrak egin bitarteko beharrezkoak diren lanetarako, barnean dela 2. poligonoko 920. lurzatirako sarbidea eta bertan jarduteko azpiegitura jartzea.

2. poligonoko 907. lurzatia erabiltzeko proposamenari dagokionez, erran behar da lurzati hori erabiliko dela gerora eraikitzeko egun dagoen erregulazio putzuaren bigarren fasea. Gainera, lurzati hori erabiltzeak ez luke 916. lurzatiaren nahitaezko okupazioa eragotziko, ez baitu konpontzen obra eremurako sarbidea.

Horren ondorioz, hein batean baiesten da alegazioa, eta afekzioak aldatzen dira, beharrezkoa baita 1.410,82 m²-ren behin betiko okupazioa eta 3.693,78 m²-ren aldi baterako okupazioa, hala baitago jasota Izarbeibarko Mankomunitatearen txosten teknikoan (txostenaren ale bat igorriko zaio alegazio-egileari).

Horrenbertzez, honako hau ERABAKITZEN DA:

Lehena.–Behin betiko onestea "Ziraukiko (Nafarroa) edateko uren araztegiko biltegi nagusia" deritzon proiektua, bai eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda ere. Onespen horrek berekin dakar onura publikoaren eta okupatu beharraren deklarazioa, bat etorriz ezarrita dagoenarekin Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 10. artikuluan eta uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 215.2 artikuluan (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea). Alegazioak ebatzi dira, erabaki honen azalpen zatian adierazi den eran.

Bigarrena.–Ziraukiko 2. poligonoko 916. lurzatiko afekzioak aldatzea. Afekzio horiek honako hauek dira: lurzatiko 1.410,82 m²-ren behin betiko okupazioa eta 3.693,78 m²-ren behin-behineko okupazioa.

Hirugarrena.–Organo eskuduna denez gero, Nafarroako Gobernuari eskatzea presazkoa deklara dezala ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan eta hurrengoetan aurreikusitako ondorioetarako, ur tratatuaren hornidura bermatu behar baitzaie mankomunitate honetako 13 herriei. Horretarako, ezinbertzekoa da aipatu biltegia eraikitzea.

Laugarrena.–Behar den kreditua atxikitzea, proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen balio justua ordaintzeko.

Bosgarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, baita haren laburpena Foru Komunitateko egunkari batean ere, eta Ziraukiko Udalaren eta Izarbeibarko Mankomunitatearen iragarki-tauletan paratzea.

Seigarrena.–Erabaki hau alegazio-egileei eta gainerako ukituei jakinaraztea, behar diren ondorioetarako.

Erabaki honen aurka, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

Berraztertzeko errekurtsoa, Izarbeibarko Mankomunitateari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita; edo, bertzela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita; edo, bertzela, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau argitaratzen denetik hasita.

Garesen, 2025eko urriaren 1ean.–Mankomunitateko burua, Steven A. Leiper Ocariz.

Iragarkiaren kodea: L2512991