2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
UNTZITI
Birpartzelazio proiektua, 1. poligonoko 235. lurzatian (UE-UNC-4). Informazio publiko berria
Kontuan hartuz ezen 2023an jendaurrean jarri zen dokumentua ez zela 2024ko abuztuko behin betiko dokumentua, atzera eramaten dira Untzitibarko Udalaren jarduketak, informazio publikoaren tramite berri bat egiteko, honako proiektu honetarako: birpartzelazio proiektua, 1. poligonoko 235. lurzatian (UE-UNC-4), Untzitin.
Espedientea jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. eta 74. artikuluei (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Epe horretan, aurkez daitezke bidezkotzat jotzen diren alegazioak, eta espedientea ikusgai egonen da udal honen Idazkaritzaren bulegoetan.
Untzitin, 2025eko irailaren 30ean.–Alkatea, Javier Ibiricu Astráin.
Iragarkiaren kodea: L2512845