207. ALDIZKARIA - 2025eko urriaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE ARAKIL

Aldaketa, honako honetan: Hiri Jarduketako Plan Berezia 1. poligonoko 865. partzelan. Hasierako onespena

Alkatetzaren 2025eko urriaren 8ko 134/2025 Ebazpenaren bidez, hasiera batean onartu zen Hiri Jarduketako Plan Berezia, arau subsidiarioen 14. fitxako zehaztapenak partzialki aldatzeko, Uharte Arakilgo 1. poligonoko 865 partzelan, Errepide Nagusiko 9. zenbakian, baimendutako etxebizitzen kopurua 1etik 2ra eta eraikigarritasuna handitzeko. Juan Pedro Arenaza Ocaña jaunak eta Ana M.ª Oreja Arrarás andreak sustatua.

Lurralde Antolamendu eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onartzen duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 61. eta 72. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, espediente hau jendaurrean jartzen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.

Jendaurrean jartzeko epean alegaziorik aurkezten ez bada, dokumentua behin betiko onartuko da, hala badagokio.

Uharte Arakilen, 2025eko urriaren 8an.–Alkatea, Jose Domingo Huarte Baleztena.

Iragarkiaren kodea: L2513123