2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TAFALLA
Deialdia, larrialdi sozialerako, honako eremu honetan: haur eta nerabeen prebentzio, gizarteratze eta/edo hezkuntzako beharrak. Laburpena Jostailuen kanpaina Eguberrietan
Dirulaguntzen Datu Base Nazionala (identifikazioa): 859353.
Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/859353).
Onuradunak: Tafallan erroldaturik egonik, Tafallako Udaleko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuaren programaren batean dauden pertsonak, ez dutenak behar adinako baliabide ekonomiko propiorik, ez eta sostengu soziofamiliarrik ere, ezinbertzean eta nahi gabe pairatutako ezbeharrari aurre egiteko.
Xedea: jostailuen kanpaina Eguberrietan; haur bakoitzeko 50 euroko laguntza emanen da.
Oinarri arautzaileak: Dirulaguntzen Base Nazionalean eta Tafallako Udaleko Bulego Bakarrean (Nafarroa plaza 5, 31300 Tafalla), edo www.tafalla.es webgunean eta 2019ko 29. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 12koan.
Zenbatekoa: 4.000 euro.
Deialdiko laguntzak partida honen bidez finantzatuko dira: "0.23111-4800000 Laguntzetarako transferentziak".
Deialdi honetarako ezarritako zenbatekoa handitzen ahalko da, beharrezkoa bada, eta ez bada exekutatzen, deialdi honetako oinarrietan adierazitako aurrekontuko partida beraren kargura egiten diren gainerako deialdietan.
Eskaerak aurkezteko epea: Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik 2025eko azaroaren 30era arte, baldin aurrekontuko kontsignazioa mantentzen bada.
Tafallan, 2025eko irailaren 18an.–Gizarte Zerbitzuen zinegotzi ordezkaria, Gonzalo Ibarrola Inchusta.
Iragarkiaren kodea: L2512801