207. ALDIZKARIA - 2025eko urriaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SUNBILLA

2. poligonoko 67. lurzatiaren zati bat sailkatzea. Hasierako onespena

Sunbillako Udalak, 2025eko urriaren 3an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen soberako lurzati gisa sailkatzea Sunbillako 2. poligonoko 67. lurzatiarekin identifikatutako 179 metro koadroko lursail zati bat, ondoren Asier Vertiz Ancizar eta Lorea Babace Zabaleta mugakideei zuzenean saltzeko, beraiek baitira muga egiten duen Sunbillako 2. poligonoko 247. lurzatiaren jabeak.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 103. artikuluan eta Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamendua onesten duen 280/1990 Foru Dekretuaren 12. artikuluan xedatutakoarekin.

Jendaurreko epean erreklamaziorik aurkezten ez bada, 2. poligonoko 67. lurzatiarekin identifikatutako 179 metro koadroko lursail zati bat, 2. poligonoko 247. lurzatiarekin muga egiten duena, soberako lurzati deklaratzea behin betiko onetsitzat joko da.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Sunbillan, 2025eko urriaren 9an.–Alkatea, Amets Inda Gorriarán.

Iragarkiaren kodea: L2513205