207. ALDIZKARIA - 2025eko urriaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SORLADA

Akats zuzenketa, Eraikingintza ordenantzaren aldaketaren behin betiko onespenean

2025eko 195. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, irailaren 30ean, argitaratu zen Eraikingintza ordenantzaren aldaketaren behin betiko onespena. Hartan akats material bat dagoela ikusi denez, zuzendu egin behar da.

Honela dioen tokian:

"Jendaurrean egonen da ikusgai, hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak aurkez ditzaten, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, aipatu aldaketa behin betiko onetsirik geldituko da, eta argitara emanen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean".

Honela behar du:

"Hasierako onespenaren erabakia argitara eman zen 2025eko 152. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 31n.

Jendaurreko aldian inork ez du alegaziorik aurkeztu. Hortaz, ordenantza hori behin betiko onetsi da eta haren testu osoa argitaratzen da.

Aplikatu beharreko araudia: 6/1990 Foru Legea, uztailaren 2koa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa (325. artikulua)".

Sorladan, 2025eko irailaren 30ean.–Alkatea, Joaquín Lana Marquínez.

Iragarkiaren kodea: L2512834