207. ALDIZKARIA - 2025eko urriaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Aldaketa, Arrotxapeko Plan Partzialean, UI III-ko A-6 unitatean. Hasierako onespena

Iruñeko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2025eko irailaren 29an, honako erabaki hau hartu zuen:

JOB 29-SEP-25 (5/UV).

«PROMOCIONES OCEC SAUk 2025eko maiatzaren 30ean aurkeztu zuen Arrotxapeko Plan Partzialaren aldaketa puntualaren agiria, A-6 antolamendu alternatiboaren unitaterako, xede duena hirigintzako antolamendu berria ezartzea unitatean bizitegietarako erabilerarekin.

Unitate hori III unitate integratuko SO–1 sektorearen barnean dago, eta lurzoru urbanizagarri gisa sailkatuta.

Aurkeztutako dokumentuaren xedea da egun indarrean dagoen Arrotxapeko Plan Partzialaren aldaketa puntuala egitea, bai eta determinazio berriak gehitzea ere, eta tresna horretan jasotako antolamendu xehatua gehiago zehaztea, A-6 antolamendu alternatiboaren unitaterako, dituen gabeziak konpontzeko. Antolamendu berrian proposatzen da bi etxesail mugatzea; bazterretako eraikinetan oinarrituko dira, eta antolamendu berriak tartean sortuko du oinezkoen pasealeku zabal bat, erabilera publikokoa, eta lotuko ditu Marcelo Celayeta etorbidea eta Artikako zeharkalea. Pasealeku horrek ahalbidetuko du Marcelo Celayeta etorbidea komunikatzea A-5 unitatean eraiki den udal lokal berriarekin. Lokal hori behe sorailuan dago, eta zuzkidura-erabilera publikoa du.

Espedientean sartu dira, orobat, honako agiri hauek: Iruñeko Udaleko ingurumeneko teknikariaren txostena eta Udaleko Hirigintza Gerentziako arkitektoaren txostena, biak ere 2025eko irailaren 19koak, eta Hirigintza Gerentziako Aholkularitza Juridikoko zuzendariaren txostena, 2025eko irailaren 22koa,

Horrenbertzez,

ERABAKITZEN DA:

1.–Hasiera batez onestea Arrotxapeko Plan Partzialaren aldaketa puntualaren dokumentua (UI III-ko A-6 unitatean), PROMOCIONES OCEC SAk sustatua.

2.–Xedatzea ezen Arrotxapeko plan partzialaren aldaketa honen behin betiko onespena baldintzatua dagoela, hau da, aldez aurretik behin betiko onetsi beharko dela antolamendu eta kudeaketa hitzarmen bat, Arrotxapeko Plan Partzialaren A-6 antolamendu alternatiboaren unitatearen eremurako (aldaketa honen sustatzaileak aurkeztua).

3.–Dokumentua hilabetez edukitzea jendaurrean eta entzunaldia ematea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik zenbatzen hasita, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Epe horretan, egokitzat jotzen diren alegazio idazki guztiak aurkezten ahalko dira.

4.–Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan argitaratzea, eta hari buruzko iragarkiak paratzea Nafarroako Foru Komunitatean editatzen diren egunkarietan, eta adieraztea epea zenbatzen hasiko dela Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean.

5.–Agintzea espedientea ikusgai egon dadila Udaleko Hirigintza Gerentziako bulegoetan (Armada etorbidea 2, 6. sol., 31002 Iruña), jendearentzako orduetan, bai eta Iruñeko Udalaren egoitza elektronikoan ere: https://www.pamplona.es/eu/udala/araudia/normativa-en-tramitacion.

6.–Erabaki hau jakinaraztea PROMOCIONES OCEC SAU sustatzaileari».

Iruñean, 2025eko irailaren 30ean.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.

Iragarkiaren kodea: L2512849