207. ALDIZKARIA - 2025eko urriaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTEITZA

Aldaketa, Udal Planeko 2. poligonoko 38. lurzatian. Hasierako onespena

Oteitzako Udalak, 2025eko ekainaren 18an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

Ikusi da Oteitzako Udalak, 2025eko maiatzaren 15eko osoko bilkuran, hartutako erabakia, zeinaren bidez Oteitzako 2. poligonoko 39. lurzatia erosiko baitio Iruñeko Artzapezpikutzari, 50.000 euro ordainduta. Erosketa Lorenzo Doval notarioaren aurrean sinatu zen 2025eko ekainaren 16an, astelehenarekin.

Kontuan hartu da Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako zuzendari kudeatzailearen maiatzaren 29ko 4315/2025 Ebazpena, zeinaren bidez dirulaguntzak ematen baitira Nafarroako Foru Komunitateko toki entitateen ekimenez eguneko zentroak eraikitzeko edo horiek abian jartzeko obrak amaitzeko. Oteitzako Udalari, bada, 135.547,86 euro eman zaizkio, 2025ean exekutatzeko. Dirulaguntza horretan sartu nahi diren gastuen artean daude Oteitzan eguneko zentro berria eraikitzeko proiektuaren gastuak eta exekuzio-obren parte batenak. Aipatutako proiektua gauzatzeko, beharrezkoa da Oteitzako Udal Plan Orokorra aldatzea. Alkateak adierazi du garrantzitsua dela obrak 2025ean hastea, hori erabakigarria izan daiteke-eta hurrengo urtean ere laguntza jasotzeko.

Kontuan hartu da udal arkitektoak 2025eko maiatzeko txostenean adierazitakoa, hau da, egun indarrean dagoen araudia 1996ko irailaren 25ekoa dela eta eguneko zentroa eraiki ahal izateko beharrezkoa dela Udal Plan Orokorreko zenbait artikulu aldatzea. Aldaketok eragiten diete katalogazioari (dotazioetarako erabilera eman beharko zaio) eta eraikineko fatxadei.

Kontuan hartu da udal arkitektoaren txostenean ezarritako aldaketak antolamenduko aldaketa xehatuak direla, hala xedatuta baitago uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 49. artikuluan (haren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Hortaz, aldaketok gauzatuko dira jarraikiz lege-testu beraren 77.3 artikuluan ezarritako prozedurari, 72. artikuluari dagokionez. Horiek horrela, Oteitzako Udalaren osoko bilkurak hasiera batez onetsiko ditu aldaketak, eta jendaurrean jarriko ditu hilabetez, iragarkia argitaratuta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroan editatzen diren bi egunkarietan, jendeak alegazioak aurkez ditzan. Azkenik, jendaurreko aldian zer gertatu den ikusi ondoren, Oteitzako Udalaren osoko bilkurak behin betiko onetsiko du testua, bidezkoak diren aldaketak sartuta. Horretarako, Oteitzako Udaleko kideen legezko kopuruaren gehiengo osoaren aldeko botoa beharko da, hala ezarrita baitago Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 47.2 artikuluan. Gero, Oteitzako Udalak Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuko Lurralde eta Paisaia Zerbitzuari igorri beharko dizkio aldaketak, emandako txostenekin batera, zerbitzu horrek prozedura kontrola dezan.

ERABAKITZEN DA:

Lehena.–Hasiera batez onestea aldaketa egitea Oteitzako 2. poligonoko 38. lurzatiko antolamenduko determinazio xehatuetan. Aldaketok udal arkitektoaren 2025eko maiatzeko txostenean daude jasota.

Bigarrena.–Agintzea hasierako onespena argitara dadila herriko iragarki-taulan, gardentasun atarian, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroan editatzen diren bi egunkarietan, alegazioak jar daitezen.

Oteitzan, 2025eko urriaren 1ean.–Alkatea, Rubén Darío Martínez Landa.

Iragarkiaren kodea: L2512908