2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MURCHANTE
Aldaketa, Murchanteko Udal Plan Orokorrean (AR-7-S.19, Campo Alto, eta AR6-S.18, Las Hoyazas). Berriz jendaurrean jartzea
Murchanteko Udalak, 2024ko apirilaren 29an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Murchanteko Udal Plan Orokorraren aldaketa egituratzailea (AR7-S.19, Campo Alto, eta AR6-S.18, Las Hoyazas). Murchanteko Udalak sustatu zuen, eta Teresa Nebreda Artieda arkitektoak eta Rosa Sola Escribano biologoak idatzi zuten, 2024ko apirilean.
Espedientearen hasierako onespenetik iragan den denboran, egiaztatu zen bazela lurzoru eskari bat, jarduera ekonomiko mota baterako, zeinak ezartzeko azalera handiko lurzorua behar baitu. Une honetan, zentzuzkotzat jotzen da mantentzea S.18 Sektorearen egungo hirigintzako egoera, eta eremu hori uzten da izapidetzen ari den planeamenduaren aldaketatik kanpo.
Ikusirik aldaketa horrek funtsezko kanbiamendua dakarrela planteatu hirigintza-aldaketan, 2025eko irailaren 30eko Osoko Bilkuraren aldeko erabakiaren ondotik, espedientea berriz jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek hura azter dezaten, udal bulegoetan, eta egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten. Hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 71.11 artikuluan xedatuta dagoenarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Espedientea udal bulegoetan dago interesdunen eskura, astelehenetik ortziralera, 11:00etatik 14:00 arte, bai eta web helbide honetan ere: https://murchante.sedelectronica.es/transparency/e01b07e7-cc98-4af0-9001-f731dbe9d4c0/.
Murchanten, 2025eko urriaren 6an.–Alkatea, Macario Manuel Jarauta Simón.
Iragarkiaren kodea: L2513061