207. ALDIZKARIA - 2025eko urriaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ELO

Udal pilotalekuko estalkiaren azalera-eskubidea lagatzea, energia fotovoltaikoa sortzeko instalaziorako. Onespena

Eloko Udalak, 2025eko irailaren 29ko osoko bilkuran, espediente bat onetsi zuen, udal pilotalekuko estalkiaren azalera-eskubidea lagatzeko EKOELO tokiko komunitate energetikori (irabazi-asmorik gabeko elkartea da), plaka fotovoltaikoak instalatzeko. Orobat, onetsi zuen azalera-eskubidearen lagapena arautzeko baldintzen agiria.

Elon, 2025eko urriaren 1ean.–Alkatea, María Isabel Azpiroz Cilbeti.

Iragarkiaren kodea: L2512873