207. ALDIZKARIA - 2025eko urriaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LODOSA

Euskara ikasleendako dirulaguntzen deialdia 2024-2025 ikasturterako. Laburpena

Dirulaguntzen Datu Base Nazionala (identifikazioa): 859232.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/859232).

Alkatetzaren 2024-0249 Ebazpena, irailaren 26koa, zeinaren bidez deialdi bat egiten baita, dirulaguntzak emateko euskara ikasi behar duten ikasleei. Laguntza horiek Lodosako Udalak emanen ditu.

Deialdiaren xedea eta helburua: dirulaguntzak ematea euskara ikastaroen matrikula ordaintzeko, zehazki 2024ko irailaren 1a eta 2025eko abuztuaren 31 artean egindako ikastaroetarako.

Onuradunak: dirulaguntza eska dezakete jarraian ageri diren baldintzak betetzen dituztenek; eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean bete beharko dira:

a) Frogatzea bertaratu izana diruz lagundutako ikastaroaren %80ra, gutxienez.

b) Lodosan erroldaturik egotea, etengabe, dirulaguntza eskatzen den unean, gutxienez ere urtebete. Udalak ofizioz egiaztatuko du hori, eta espedientean jasoko.

c) Egunean izatea Lodosako Udalarekiko betebehar fiskalak, eskaeraren egunean. Udalak ofizioz egiaztatuko du hori, eta espedientean jasoko.

d) 16 urtetik gorakoa izatea.

Dirulaguntzaren zenbatekoa: deialdi honetarako 1.500,00 euro erabiliko dira, 2025eko ekitaldiko 33500 489.00.00 aurrekontu-aplikazioaren kargura.

Dirulaguntzen onuradunek ezin izanen dute jaso matrikularengatik ordaindutakoa gainditzen duen laguntzarik. Onuradun eta ikastaro bakoitzeko gehieneko dirulaguntza 150,00 eurokoa izanen da. Baldin laguntzen guztizko zenbatekoak gainditzen badu aurrekontu-zuzkidura, aurrekontuetan aurreikusitako gehieneko kontsignazioa hainbanatu eginen da eskabideen artean, baldin behar den epean eta moduan aurkeztu badira eta betetzen badituzte deialdian ezarritako baldintzak.

Eskabideak aurkezteko epea: 20 egun natural, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Lodosan, 2025eko irailaren 26an.–Alkate udalburua, Laura Remírez Noguera.

Iragarkiaren kodea: L2512789