207. ALDIZKARIA - 2025eko urriaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEGARIA

Lurzoru publikoko 5,47 m²-ko hondar lurzatia soberako lurzati gisa sailkatzea, 1. poligonoko 412. lurzatiari gehitzeko. Hasierako onespena

Legariako Udalak, 2025eko irailaren 18an hartu erabaki baten bidez, espediente bat ireki da, aldatu dadin lurzoru publikoko 5,47 m²-ko hondar lurzatiaren kalifikazio juridikoa. Helburua da soberako lurzati gisa sailkatzea, gero zuzenean bertzerentzeko mugakideei.

Deskribapena eta mugak. 5,47 m²-ko hondar lurzatia. Mugak: iparraldean eta ekialdean, bide publikoak; mendebaldean eta hegoaldean, 1. poligonoko 412. lurzatia, zeinari gehituko baitzaio.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdun orok kontsultatu eta aurkez ditzan bidezko iruditzen zaizkion kexa, erreklamazio edo oharrak; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 102.1 eta 103.1 artikuluetan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko foru legea).

Legarian, 2025eko irailaren 30ean.–Alkatea, Julián Echeverría Garín.

Iragarkiaren kodea: L2512860