2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ITZA
Borondatezko birpartzelazio proiektua, hirigintza-hitzarmena eta urbanizazio-proiektua, UE.8.4 unitaterako. Behin betiko onespena
Alkatetzaren 190. eta 192. ebazpenen bidez (2025eko uztailaren 23koa eta 25ekoa, hurrenez hurren), hasiera batez onetsi dira espediente hauek: borondatezko birpartzelazio proiektua eta hirigintza-hitzarmena, dirutan emateko Itzako Udalari laga beharreko hirigintza aprobetxamenduaren %10, UE.8.4 exekuzio-unitateari dagokiona (1. poligonoko 82. lurzatia) eta, orobat, aipatutako UE-8.4 unitaterako urbanizazio proiektua.
Argitara ematen da, jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 25., 134. eta 152. artikuluei (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Aipatutako ebazpenek administrazio bidea agortzen dute, eta horien kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, hautara, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita, jarraikiz urriaren 1eko 39/2015 Legearen 123. eta 124. artikuluei (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea).
b) Gora jotzeko errekurtsoa, hautara, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzendu behar baitzaio Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten edo argitaratzen denetik hasita, jarraikiz uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 46. artikuluari (Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioaren Legea).
Itzan, 2025eko irailaren 26an.–Alkatea, Floria Pistono Favero.
Iragarkiaren kodea: L2512841