207. ALDIZKARIA - 2025eko urriaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren maiatzaren 20ko 88/2025 Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez, destinoen behin betiko esleipena onetsi zen maisu-maistren kidegoko irakasle funtzionarioentzako Estatuko lekualdatze-lehiaketetarako deialdian, eta parte-hartzaileen eta puntuazioen behin betiko zerrendak argitaratu ziren.

Iragarki honen bidez aditzera ematen da Flora Arminda Arriaga Moreno andreak gora jotzeko errekurtsoa jarri duela Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren maiatzaren 22ko 88/2025 Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez, destinoen behin betiko esleipena onetsi zen maisu-maistren kidegoko irakasle funtzionarioentzako Estatuko lekualdatze-lehiaketetarako deialdian, eta parte-hartzaileen eta puntuazioen behin betiko zerrendak argitaratu ziren.

Hori horrela, eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. eta 118. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, interesdun diren guztiak epatzen dira alegazioak egin ahal izan ditzaten, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko gehieneko epean. Alegazioak Hezkuntza Departamentuaren Erregistroan aurkeztu beharko dira (Iruñeko San Domingo aldapa z.g.), edo, bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritako bideetatik edozein erabiliz.

Jarritako errekurtsoaren kopia bat lortzeko, interesdunek aurkeztu den gora jotzeko errekurtsoa bidaltzeko eskatzen ahalko dute, aurreko paragrafoan adierazitako erregistroen bidez aurkeztu beharreko eskabide baten bidez, zeina Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari zuzenduko baitzaio. Eskabidean helbide elektroniko bat adierazi beharko dute, errekurtsoa hara bidaltzeko.

Nolanahi ere, Hezkuntza Departamentuari atxikitako langileek Nafarroako Gobernuaren egoitza elektronikoa erabili beharko dute alegazioak aurkezteko edo gora jotzeko errekurtsoa bidal dakien eskatzeko.

Iruñean, 2025eko irailaren 30ean.–Hezkuntza Departamentuko idazkari tekniko nagusia, Beatriz Ayerra Gamboa.

Iragarkiaren kodea: F2512867