2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
FUSTIÑANA
Borondatezko birpartzelazio proiektua, UE-001 exekuzio-unitaterako eta SG-023 bide sistema orokorrerako, S-001 lurzoru urbanizagarriaren sektorean, AR-001 banaketa-eremuan. Behin betiko onespena
Fustiñanako Udaleko alkate udalburuak, Alkatetzaren 2025eko irailaren 29ko 120. Ebazpenaren bidez, behin betiko onetsi zuen borondatezko birpartzelazio proiektu bat, UE-001 exekuzio-unitaterako eta SG-023 bide sistema orokorrerako, S-001 lurzoru urbanizagarriaren sektorean, AR-001 banaketa-eremuan, Fustiñanako Udal Plan Orokorraren barnean.
Argitara ematen da, orok jakin dezan, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikuluarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Fustiñanan, 2025eko irailaren 29an.–Alkatea, Sergio Vitas Aguirre.
Iragarkiaren kodea: L2512812