207. ALDIZKARIA - 2025eko urriaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, gai honi lotuta: enpresa-mintegirako nabe bat eraikitzeko obren kontratuaren prezioen ohiz kanpoko berrikuspena

Honen bidez, aditzera ematen da administrazioarekiko auzi-errekurtso bat jarri dela (207/2025 prozedura arrunta gisa izapidetuta), Erki Construcción Sostenible SLk eskaturik, Lizarrako Udalean 2025eko maiatzaren 6an aurkeztutako idazkiari administrazio-isiltasunaren bidez emandako ezespenaren aurka. Idazkiaren bidez eskatzen zen ohiz kanpoko berrikuspen bat egitea Miguel de Egia industrialdean enpresa-mintegirako nabe bat eraikitzeko obren kontratuaren prezioei, bat etorriz ezarrita dagoenarekin apirilaren 13ko 1/22 Foru Lege-dekretuaren 20. artikuluan (haren bidez premiazko neurriak hartu ziren Nafarroako Foru Komunitatean, Ukrainako gerraren ondorio ekonomiko eta sozialei erantzuteko).

Interesdun guztiak epatzen dira, 207/2025 prozedura arruntean demandatu gisa ager daitezen Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 1. Epaitegian, bederatzi eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik zenbatzen hasita; hori guztia, bat etorriz ezarrita dagoenarekin Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluko 1., 2. eta 4. apartatuetan.

Lizarran, 2025eko urriaren 2an.–Alkatea, Marta Ruiz de Alda Parla.

Iragarkiaren kodea: L2512967