207. ALDIZKARIA - 2025eko urriaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERGOIENA

Birpartzelazio eta urbanizazio proiektuak 1. poligonoko 36.A partzelan. Hasierako onespena

Ergoieneko Udalak emandako 2025eko urriaren 10eko 70/2025 eta 71/2025 alkatearen ebazpenen bidez, hasiera batez onetsi dira Ergoieneko 1. poligonoko 36.A partzelako birpartzelazio eta urbanizazio proiektuak.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 134., 152. eta 74.1 b) artikuluetan xedatutakoarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Ergoienean, 2025eko urriaren 13an.–Alkatetza, María Soledad Mozo Galarza.

Iragarkiaren kodea: L2513225