207. ALDIZKARIA - 2025eko urriaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASTEJÓN

Espediente bat irekitzea, aurri-adierazpena egiteko 2. poligonoko 455. lurzatirako lurzati bateko eraikinerako

Alkateak, 2025eko urriaren 1ean, honako ebazpen hau eman du:

Ikusi da udal teknikariaren txostena, 2025eko urriaren 1ekoa, zeinaren bidez adierazten baita aurri-egoeran dagoela El Platanito kalean dagoen eraikina (Castejongo 2. poligonoko 455. lurzatia). Espedientean agertzen da nor diren katastroko titularrak.

Bete dadin uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 199. artikulua (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

DEKRETATZEN DUT:

1.–Espediente bat irekitzea, aurri-adierazpena egiteko El Platanito kalean dagoen eraikinerako (Castejongo 2. poligonoko 455. lurzatia). Honako hauek dira titularrak, katastroaren arabera: Nezha Ouaghade, Ahmed Ouazouz Oukabli eta Banco Bilbao Vizcaya Argentaria SA.

2.–Entzunaldiaren tramitea abiatzea, eta, horretarako, zitazioa egitea higiezinaren gaineko eskubide errealak dituzten titularrei, hamar egun naturaleko epean espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten egokiak iruditzen zaizkien alegazio eta agiri guztiak.

3.–Jabeari agintzea honako segurtasun-neurri hauek har ditzatela, prebentziorako, hamabost eguneko epean:

–Higiezinaren itxitura segurtatzea, ez dadin izan bandalismorik, ez dadin sartu behar ez denik eta ez dadin izan hirugarrenentzako kalterik.

–Berrikustea eta finkatzea estalkiak eta teilatu-hegalak, baldin bide publikora erortzeko arriskurik badago.

–Kolapsaturik dagoen estalkiaren hondarrak kentzea, eta ukitutako higiezina babestea.

–Higiezinaren barneko egoera berrikustea.

Jabeak halakorik egiten ez badu edo beharrezkoa bada, Udalak behar diren neurriak hartuko ditu, betiere jabearen bizkar.

4.–Iragarkia argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Castejongo Udaleko ediktuen taulan, eta 2. eta 3. puntuetan aurreikusitako epea kontatuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

5.–Jabeei ohartarazten zaie berdin-berdin eskatzen ahal zaizkiela higiezinaren kontserbazioan izandako zabarkeriagatik izan ditzaketen arlo guztietako erantzukizunak, prozedura honek dirauen bitartean eta, azkenean halakorik badago, aurri egoeraren adierazpena eman arte.

Castejonen, 2025eko urriaren 1ean.–Alkatea, Noelia Guerra Lafuente.

Iragarkiaren kodea: L2512913