207. ALDIZKARIA - 2025eko urriaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASCANTE

Hiri-jarduketarako plan berezia San Pedro kaleko 1 zenbakian. Hasierako onespena

Alkatetzaren 2025eko irailaren 25eko ebazpen baten bidez, hasiera batez onetsi zen hiri-jarduketarako plan berezi bat, eraikin katalogatu bat birgaitzeko, Cascanteko San Pedro kaleko 1ean. Casa Sichar SIk sustatu du.

–Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, eta argitara emanen da, orobat, Nafarroan editatzen diren egunkarietan eta Udal honen egoitza elektronikoan. Hori dena, jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72.1.a) artikuluari (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

–Epe horretan, bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkez daitezke, eta espedientea ikusgai egonen da udal honen Idazkaritzaren bulegoetan eta egoitza elektronikoko gardentasun atarian, esteka honen bidez:

https://cascante.sedelectronica.es/transparency/1d839f15-5cd8-4e42-a246-d078b710d0ec/

Cascanten, 2025eko irailaren 25ean.–Alkatea, Alberto Añón Jiménez.

Iragarkiaren kodea: L2512781