207. ALDIZKARIA - 2025eko urriaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

199/2025 administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, B-11 lurzatiaren erabilera berreskuratzeari buruz

199/2025 administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri da Burlatako Udaleko Tokiko Gobernu Batzarraren 2025eko ekainaren 12ko erabaki baten aurka. Errekurtso horrek hizpide du, Mugazuri industrialdeko B-11 lurzatiaren erabilera berreskuratzea Burlatako Udalaren alde.

Interesdunak epatzen dira, 0000199/2025 prozedura arruntean interesdun gisa ager daitezen Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 3. Epaitegian, bederatzi eguneko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik zenbatzen hasita. Hori dena, jarraikiz uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluko 1., 2. eta 4. zenbakiei (lege horrek arautzen du administrazioarekiko auzien jurisdikzioa).

Jakinarazi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Burlatan, 2025eko irailaren 30ean.–Alkatea, Berta Arizkun González.

Iragarkiaren kodea: L2512829