2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BAZTAN
Hiri-jarduketarako plan berezia Elizondoko UE-16 unitatea aldatzeko. Hasierako onespena
Baztango Udalak, 2025eko irailaren 25ean egin ohiko osoko bilkuran, 5. akordioan erabaki zuen hasiera batez onestea Elizondoko UE-16 unitatea aldatzeko hiri-jarduketarako plan berezia, Baztango Udalak sustatua, egikaritze unitatearen eremuaren garapena zonaren antolamenduaren ezaugarrietara eta zonaren parametro tipologiko eta bolumetriko tradizionaletara (eta indarrean dagoen UEPan bertan) doitzeko.
Espedientea jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean ez badu inork alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada.
Baztanen, 2025eko irailaren 25ean.–Alkatea, Fernando Anbustegi Goñi.
Iragarkiaren kodea: L2513204