2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARGUEDAS
Birpartzelazio proiektua, ARU-09 urbanizazioa berritzeko edo eraberritzeko eremuan. Behin betiko onespena
Alkatetzaren 2025eko uztailaren 23ko Ebazpenaren bidez, erabaki zen hasiera batez onestea birpartzelazio proiektu bat, ARU-09 urbanizazioa berritzeko edo eraberritzeko eremurako. Arguedasko Udalak sustatu du.
Aipatutako espedientea jendaurrean egon zen 20 egunez, hasierako onespenaren iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zenetik hasita (2025eko 162. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 14koan), azter zedin eta bidezko alegazioak aurkez zitezen.
Erabaki horretan jaso zen, hain zuzen, alegaziorik jarri ezean, proiektua behin betiko onetsita geldituko zela.
Horrenbestez, behin betiko onetsita gelditu da aipatutako birpartzelazio proiektua, jarraikiz uztailaren 26ko Legegintzako Foru Dekretuaren 169 c) artikuluari (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Argitara ematen da, orok jakin dezan, bete dadin uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 169 c) artikuluan (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Arguedasen, 2025eko urriaren 6an.–Alkate udalburua, Jose Luis Sanz Zubieta.
Iragarkiaren kodea: L2513042