2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ALLIN
Deialdia, dirulaguntzak eman dakizkien irabazi-asmorik kolektibo/elkarteei, udalerrian jarduerak egin ditzaten 2025. urtean. Laburpena
Dirulaguntzen Datu Base Nazionala (identifikazioa): 858819.
Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/858819).
Deialdi honen xedea da azaltzea nola emanen diren, norgehiagoka, irabazi-asmorik gabeko kolektibo/elkarteentzako laguntzak, betiere jarduerak egiten badituzte, 2025. urtean, Allingo Udalean. Hala, lagunduko eta sustatuko da antola daitezela jarduera artistikoak eta kulturalak, Allingo herritarrek horietan parte hartzeko.
Amillaon, 2025eko irailaren 25an.–Alkatea, María Lourdes Lana Goñi.
Iragarkiaren kodea: L2512726