207. ALDIZKARIA - 2025eko urriaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

2864/2025 EBAZPENA, irailaren 30ekoa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 13ko 1309/2025 Ebazpenaren 5. oinarria aldatzen duena, kalifikazio epaimahaiaren osaerari dagokionez. Ebazpen horren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko kimikarien bost plaza oposizio bidez betetzeko.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 13ko 1309/2025 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko kimikarien bost plaza oposizio bidez betetzeko. Ebazpen hori 2025eko 101. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 22koan.

Deialdiaren 5.1 oinarriak ezartzen du honako hauek osatuko dutela kalifikazio epaimahaia:

Epaimahaiburua: Juan Pablo Belzunegui Otano jauna, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Ingurumen Ikuskapenen Ataleko burua.

Ordezko epaimahaiburua: Raúl Salanueva Murguialday jauna, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendaria.

Epaimahaikidea: Francisco Javier Vera Janin jauna, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Airearen Kalitatearen eta Klima Aldaketaren Ataleko burua.

Ordezko epaimahaikidea: Miren Agurtzane Abascal Arbaizagoitia andrea, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko kimikaria.

Epaimahaikidea: Felicidad Berrueta Diestro andrea, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Enologia eta Olio Laborategiaren Bulegoko burua.

Ordezko epaimahaikidea: Jorge Pascual del Río jauna, Osasun Departamentuko kimikaria (prebentzio diziplina: laneko segurtasuna eta industria-higienea).

Epaimahaikidea: Mikel Uharte Unzue jauna, Langileen Batzordearen ordezkaria.

Ordezko epaimahaikidea: Lourdes Moreno Santiago andrea, Langileen Batzordearen ordezkaria.

Epaimahaikide idazkaria: Lorenzo Serena Puig jauna, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko administrazio publikoko teknikaria (arlo juridikoa).

Ordezko epaimahaikide idazkaria: Luis Angel García Nicolás jauna, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko administrazio publikoko teknikaria (arlo juridikoa).

Kalifikazio epaimahaiko kide izendatutako pertsona batek erretiroa hartu duenez, deialdi horretako 5. oinarria aldatu behar da, kalifikazio epaimahaiaren behin betiko osaera ezartzeko.

Horrenbestez, eta erabiliz otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko kimikarien bost plaza oposizio bidez betetzeko deialdiaren barruan, kalifikazio epaimahaiaren osaera aldatzea. Hortaz, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 13ko 1309/2025 Ebazpenaren 5.1 oinarrian ezarritako osaera zuzentzen da, honako hauek osatuko baitute kalifikazio epaimahaia:

Epaimahaiburua: Juan Pablo Belzunegui Otano jauna, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Ingurumen Ikuskapenen Ataleko burua.

Ordezko epaimahaiburua: Jorge Pascual del Río jauna, kimikaria (prebentzio diziplina: laneko segurtasuna eta industria-higienea), Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutukoa.

Epaimahaikidea: Raúl Salanueva Murguialday jauna, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendaria.

Ordezko epaimahaikidea: Maitane Eguaras Goñi andrea, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Analisi Kimikoen Unitateko burua.

Epaimahaikidea: Felicidad Berrueta Diestro andrea, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Enologia eta Olio Laborategiaren Bulegoko burua.

Ordezko epaimahaikidea: Miren Agurtzane Abascal Arbaizagoitia andrea, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko kimikaria.

Epaimahaikidea: Mikel Uharte Unzue jauna, Langileen Batzordearen ordezkaria.

Ordezko epaimahaikidea: Lourdes Moreno Santiago andrea, Langileen Batzordearen ordezkaria.

Epaimahaikide idazkaria: Lorenzo Serena Puig jauna, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko administrazio publikoko teknikaria (arlo juridikoa).

Ordezko epaimahaikide idazkaria: Luis Angel García Nicolás jauna, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko administrazio publikoko teknikaria (arlo juridikoa).

2. Ebazpen hau kalifikazio epaimahaiko kideei igortzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan, eta interesdunei adieraztea ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta hurrengo egun baliodunetik hasita, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin.

Iruñean, 2025eko irailaren 30ean.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Gloria Arancón Largo.

Iragarkiaren kodea: F2512973