2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ERDIALDE-MAIRAGAKO MANKOMUNITATEA
Aldaketa, 2025erako lan publikoaren eskaintzan
Mankomunitateko burutzaren 2025eko urtarrilaren 30eko 2025-0015 Ebazpenaren bidez, onetsi zen Mairagako Mankomunitatearen lan publikoaren eskaintza 2025eko urterako, eta 2025eko 32. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 17an.
Mairagako Mankomunitateko burutzaren 2025eko irailaren 25eko 2025-0080 Ebazpenaren bidez, onetsi zen Mairagako Mankomunitatearen 2025eko urterako lan publikoaren eskaintza (LEP) aldatzea, honako lanpostu hau sarturik, bete dadin:
Lan-kontratudun finkoak.
–Lanpostua: goi mailako ingeniaria. Plaza kopurua: 1. Maila: A. Sarbidea: lehiaketa murriztua. Lanpostuko osagarria: %38,66. Administrazio-egoera: hutsik.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan, eta ohartarazten da ezen, administrazio-bideari amaiera ematen dion ebazpen honen aurka, honako errekurtso hauek jar daitezkeela:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzendu behar baitzaio Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari, bi hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita. Edo
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazten denetik hasita.
Tafallan, 2025eko irailaren 26an.–Mankomunitateko burua, Carlos Alcuaz Monente.
Iragarkiaren kodea: L2512764