2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ZIZUR NAGUSIA
Deialdia, udal arkitektoaren plaza bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda
1878. Ebazpena eman zuen, 2025eko urriaren 6an, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko eta Herritarren Segurtasuneko zinegotzi ordezkariak. Hona hemen:
2025eko 157. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 7an, argitaratu zen deialdi honen iragarkia: Zizur Nagusiko Gobernu Batzarrak, 2025eko ekainaren 20ko erabaki baten bidez, onetsitako deialdia, udal arkitektoaren plaza bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko.
Deialdi honen 4. oinarriarekin bat, eskabideak aurkezteko epea bukaturik, bidezkoa da onestea hautapen prozesuan onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda.
Horrenbertzez,
EBAZTEN DUT:
1. Izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onestea, honako honetan: deialdia, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko Zizur Nagusiko Udalaren zerbitzuko udal arkitektoaren plaza bat. Hona hemen:
–Onartuak:
ALSASUA PASTRANA, IOANNA
ARANBARRI ZUBIZARRETA, GORKA
BAQUEDANO ALDUNATE, IOSUNE
BERAZA SADORNIL, USUE
BLANCO OCERIN, MIREN JOSU
CABALLERO ZUBIA, BEATRIZ
CASTELLS ARRIZABALAGA, JONE
CHORRACO IRUJO, HODEI
ERRO RUIZ DE GAONA, JULIA MARIA
GROSU BESLEAGA, ECATERINA
GUERRERO ASPURZ, NATALIA
IMAZ QUINTANA MARÍA, REMEDIOS
ITURGAIZ MARTÍNEZ, SAIOA
JANDA GARCÉS, JAVIER
LIZARRAGA MANSOA, FRANCISCO JAVIER
LÓPEZ DE IPIÑA ALDABA, MAITANE MIRARI
MAORTUA GAMINDE, ALEJANDRO
MARTÍNEZ BALLARÍN, IVÁN
RECALDE UNCITI, ELBA CARMEN
ROS HERNÁNDEZ, GABRIEL MIGUEL
SANTESTEBAN ELORZ, MARÍA ASCENSIÓN
SATRUSTEGUI ALDAZ, MAITANE
SPANG, FABIAN
–Baztertuak:
Ez aurkezteagatik behar bezala beteta eta sinatuta deialdiaren I eranskina, eta ez aurkezteagatik 2.1.c) apartatuan eskatzen diren tituluetako baten kopia, edo titulua lortzeko eskubideak ordaindu izana frogatzen duen gordekinarena, edo, bidezkoa denean, eskabideak aurkezteko epea bukatu aurretik titulua eskuratzeko moduan egotea frogatzen duen ziurtagiria:
ARDANAZ MACAYA ERIKA
Eskabidea deialdian parte hartzeko epez kanpo aurkezteagatik:
URTASUN LARRAT MARÍA
2. Izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute, behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, zuzentzeko. Erreklamazioak telematika bidez aurkeztu behar dira, Interneten, Zizur Nagusiko Udalaren egoitza elektronikoaren bidez.
3. Agintzea ebazpen hau argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taula elektronikoan, behar diren ondorioak izan ditzan.
Zizur Nagusian, 2025eko urriaren 6an.–Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko eta Herritarren Segurtasuneko zinegotzi ordezkaria, Andoni Serrano Zabalza.
Iragarkiaren kodea: L2513065