207. ALDIZKARIA - 2025eko urriaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

TULEBRAS

24-02125 eta 24-02126 gora jotzeko errekurtsoak, honako honen oinarrien kontra: deialdia, oposizio-lehiaketa bidez bete dadin zerbitzu anitzetako enplegatuaren plaza bat

Daniel García Segurak eta José Manuel Salcedo Pérezek, hurrenez hurren, gora jotzeko 24-02125 eta 24-02126 errekurtsoak aurkeztu zituzten Nafarroako Administrazio Auzitegian, kontra egiteko aipatu udalaren kalifikazio epaimahaiaren 2024ko azaroaren 25eko erabakiari. Erabaki horrek hizpide zituen deialdi honen oinarriak: deialdia, oposizio-lehiaketa bidez bete dadin zerbitzu anitzetako enplegatuaren plaza bat.

Espedientean interesa duen orori aditzera ematen zaio hamar egun balioduneko epea izanen duela Nafarroako Administrazio Auzitegian agertzeko, errekurtsogileen uziei aurka egin nahi izanez gero, ediktu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Hori guztia, ikusirik zer dagoen xedatua urriaren 18ko 279/1990 Foru Dekretuaren 12.2 artikuluan (foru dekretu horren bidez onetsi zen uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea –Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa– garatzeko Erregelamendua, Nafarroako toki-erakundeen egintza eta erabakiak aurkaratzearen arloan), betiere jarraikiz maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak haren II. kapituluari eman zion testuari.

Tulebrasen, 2025eko urriaren 2an.–Alkatea, Cristina Díaz Soria.

Iragarkiaren kodea: L2512994