2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
TUTERA
Gora jotzeko errekurtsoa (25-01238 zenbakia), behin betiko emaitzen inguruan, honako deialdian: deialdia, izangaien bi zerrenda eratzeko, aldi baterako bete dezaten mantentze-lanetako ofizialaren lanpostua (C maila/taldea)
Gora jotzeko errekurtsoa: epatze deia, interesdun direnei Nafarroako Administrazio Auzitegian jarritako gora jotzeko 25-01238 errekurtsoan. Miguel Ángel Gómez Francok jarri zuen errekurtsoa, 2025eko martxoaren 20an jarritako gora jotzeko errekurtsoa ezestearen aurka (honako deialdiaren behin betiko emaitzen inguruan: deialdia, izangaien bi zerrenda eratzeko, aldi baterako bete dezaten mantentze-lanetako ofizialaren lanpostua –C mailarekin/taldearekin partekatua–).
Espedientean interesa duen orori aditzera ematen zaio hamar egun balioduneko epea izanen duela Nafarroako Administrazio Auzitegian agertzeko, errekurtsogileen uziei aurka egin nahi izanez gero, ediktu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Hori guztia, ikusirik zer dagoen xedatua urriaren 18ko 279/1990 Foru Dekretuaren 12.2 artikuluan (foru dekretu horren bidez onetsi zen uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea –Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa– garatzeko Erregelamendua, Nafarroako toki-erakundeen egintza eta erabakiak aurkaratzearen arloan), betiere jarraikiz maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak haren II. kapituluari eman zion testuari.
Jarritako errekurtsoaren kopia interesdunen eskura dago, Tuterako Udaleko Giza Baliabideen Departamentuan (beheko solairuan).
Tuteran, 2025eko irailaren 25ean.–Alkatea, Alejandro Toquero Gil.
Iragarkiaren kodea: L2512715