2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
FUNES
Deialdia, zerbitzu anitzetako enplegatuaren plaza bat, D mailakoa, lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko
Funesko Udaleko alkateak, 2025eko irailaren 26ko 996. Ebazpenaren bidez, deialdia eta oinarriak onetsi zituen lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko zerbitzu anitzetako enplegatuaren plaza bat, D mailakoa, lan-kontratudun finkoen araubidean, Funesko Udalaren zerbitzura jarduteko. Hona hemen:
OINARRIAK
1.–Xedea.
1.1. Deialdi honen xedea da lekualdatze-lehiaketa bidez betetzea zerbitzu anitzetako enplegatuaren plaza bat, D mailakoa, jardun dezan lan-kontratudunen araubidean eta lanaldi osoan. Lanpostuak 3-05 zenbakia du Funesko Udalaren plantilla organikoan, eta destinoa, Funesko Udaleko Obra eta Zerbitzuetako lantaldean.
1.2. Lanpostuak izanen ditu Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko langileei dagozkien D mailako ordainsariak, bai eta plantilla organikoan ezarritako lansari osagarriak ere.
1.3. Urteko lanaldia izanen da Obra eta Zerbitzuetako gainerako langileek duten bera, eta zerbitzuaren beharretara egokituko da; beraz, Udalak noiznahi aldatzen ahalko du.
1.4. Bete beharreko eginkizunak izanen dira Obra eta Zerbitzuetako lantaldeari dagozkionak.
2.–Aplikatzekoa den araudia.
Arau hauek beteko dira lekualdatze-lehiaketa honetan: abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, zeinaren bidez onesten baita Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina; azaroaren 6ko 215/1985 Foru Dekretuaren 8. artikulua eta hurrengoak (foru lege horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua); aplikatzekoak diren gainerako arauak; eta jarraian ematen diren oinarriak.
3.–Plaza hutsen kopurua handitzea.
Deialdi honetako plazari gero gehitzen ahalko zaizkio beste plaza huts batzuk, zehazki, epaimahaiak deialdia egin duen organoari lehiakideen zerrenda eskuratutako puntuazio-ordenan igortzen dion egunean hutsik dauden plazak.
4.–Baldintzak.
Indarrean dagoen araudian xedatutakoaren arabera, deialdi honetan parte hartu ahal izateko bete behar dira honako baldintza hauek, eskabideak aurkezteko epearen azken egunean eta izendapenaren egunetik adjudikatutako lanpostuaz jabetu arte:
a) Funesko Udaleko langile finkoa izatea (funtzionarioa edo lan-kontratudun finkoa).
b) D mailakoa izatea.
Lehiaketa honetan parte hartzeak ez du inola ere ekarriko aldatzea parte hartu aurretik lehiakideek zuten araubide juridikoa.
5.–Eskabideak aurkezteko epea eta tokia.
5.1. Parte hartzeko eskabideak aurkeztu beharko dira Funesko Udalaren egoitza elektronikoko erregistro elektronikoan (https://funes.sedelectronica.es), horretarako sortzen den izapidea erabiliz, 10 egun naturaleko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Orobat, eskabideak aurkezteko erabiltzen ahalko dira urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluak arautzen dituen gainerako bideak (Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea).
Eskabideak aurkezteko epea luzaezina izanen da.
5.2. Eskabidearekin batera, aurkeztu behar dira alegatzen diren merezimendu guztien frogagiriak (betiere deialdi honetan ezarritako baremoaren arabera), salbu Funesko Udalean egindako zerbitzuen frogagiriak, horiek zuzenean igorriko baitizkio epaimahaiari deialdia egin duen organoak.
6.–Onartuen behin-behineko zerrenda eta erreklamazioak.
Eskabideak aurkezteko epea bukaturik, Funesko Udaleko alkateak ebazpen bat emanen du, onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, eta aginduko du argitara dadila Funesko Udalaren egoitza elektronikoko gardentasun arloan (https://funes.sedelectronica.es/), enplegu publikoaren atalean. Orobat, ohartaraziko du ezen, hurrengo bost egun balioduneko epean, baztertuek erreklamazioak egiten ahalko dituztela eta, akatsik egin badute, haiek zuzendu.
Ezarritako epean eskabiderik aurkezten ez bada, alkateak ebazpen bat emanen du, lehiaketa bete gabe gelditu dela deklaratzeko. Ebazpen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da.
Erreklamazioak aurkezteko epea bukatutakoan, eta behin horiek ebatzirik, alkateak onetsiko du onartuen behin betiko zerrenda, eta aginduko du argitara dadila Funesko Udalaren egoitza elektronikoko gardentasun arloan (https://funes.sedelectronica.es/), enplegu publikoaren atalean.
Bazterturik ez bada, zuzenean onetsiko da behin betiko zerrenda, eta argitara emanen da aurreko paragrafoan ezarritako bitartekoak erabiliz.
7.–Epaimahaiko kideak.
Lehiaketa kalifikatuko duen epaimahaiak honako kide hauek izanen ditu:
Epaimahaiburua: Ignacio Felipe Domínguez Martínez, Funesko Udaleko alkatea. Ordezkoa: José Antonio García Marín, Funesko Udaleko alkateordea.
Epaimahaikidea: Alfonso Martínez Escuchuri, Funesko Udaleko lantaldeko arduraduna.
Ordezkoa: Roberto Luis Martínez Pueyo, Faltzesko Obra eta Zerbitzuetako arduradun nagusia.
Epaimahaikidea: José María Fernández León, zerbitzu anitzetako enplegatuen lantaldeko arduraduna.
Ordezkoa: Juan Antonio Legaz Osés, Azkoiengo Udaleko Obra eta Zerbitzuetako arduraduna.
Epaimahaikidea: langileen ordezkariek izendatua.
Ordezkoa: langileen ordezkariek izendatua.
Epaimahaikide idazkaria: M.ª Izaskun Zozaya Yunta, Funesko Udaleko idazkaria.
Ordezkoa: Ana Aicua Adrián, Funesko Udaleko kontu-hartzailea.
Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiaren oinarriak aplikatzerakoan sortzen diren auzi guztiak.
Baldin gertatzen bada administrazio prozeduraren arauetan abstentziorako jasotako arrazoiren bat, kalifikazio-epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta hori jakinarazi deialdia egin duen organoari. Izangaiek, halaber, zilegi izanen dute epaimahaiko kideak errekusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.
8.–Merezimenduen kalifikazioa.
Epaimahaiak izangaien merezimenduak baloratuko ditu, honako baremo honen arabera:
Bakarra.–Antzinatasuna deialdiaren xede den lanpostuan, Funesko Udalean, puntu bat urteko: 40 puntu gehienez.
Urteen kopurua osoa ez bada, emanen da zerbitzuan egindako aldiari proportzioan dagokion puntuazioa.
Ez dira baloratuko deialdia argitaratu ondoren egindako zerbitzuak.
Epaimahaiak inola ere ezin izanen du frogatutzat hartu aurkeztu ez den eta agiri batez frogatu ez den merezimendurik, salbuespen bakarra izanik Funesko Udalean egindako zerbitzuak frogatzea (5.b oinarrian ezartzen den bezala), eta ezin izanen du eman apartatu bakoitzeko adierazitako gehieneko puntuazioa baino puntu gehiago.
Lehiaketako elementuak baloratu ondoren, epaimahaiak parte-hartzaileen puntuazioak argitaratuko ditu Funesko Udalaren egoitza elektronikoko gardentasun arloan (https://funes.sedelectronica.es), enplegu publikoaren atalean, eta bost eguneko epea emanen du, interesdunek alega dezaten beren eskubidearen arabera komeni zaiena, balorazio horri buruz.
Guztirako puntuazioan berdinketarik gertatuz gero, administrazio publikoetan antzinatasun handiena dutenen alde eginen da. Hala ere berdinduta segitzen badute, lehiakide zaharrenari emanen zaio lehentasuna.
9.–Izangaien zerrenda, lortutako puntuazioaren araberakoa.
Epaimahaiak, aurkeztutako erreklamazioak ebatzi ondoren, parte-hartzaileen behin betiko puntuazioak argitaratuko ditu iragarki-taulan eta Funesko Udalaren egoitza elektronikoko gardentasun arloan (https://funes.sedelectronica.es), enplegu publikoaren atalean, eta Funesko Udaleko alkateari igorriko dio izangaien zerrenda, lortutako puntuazioaren arabera ordenatuta.
Gainera, epaimahaiak izendapen proposamena igorriko dio deialdia egin duen organoari, deialdiko lanpostu-kopuruan sartzen diren lehiakideen alde.
10.–Adjudikatzea eta lanpostuaz jabetzea.
Lanpostu hutsak aukeratzeko eskatuko die alkateak izendapen proposamenean sartutako izangai guztiei, eta bost egun balioduneko epea emanen die, beren aukera adieraz dezaten eskabide orokorraren bidez.
Epea bukaturik, eta ikusirik izangaien lehentasunak, proposatutako izangaien puntuazio-ordenari jarraikiz, alkateak dagozkien plazak adjudikatuko dizkie lehiakideei, eta aginduko du Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila.
Lanpostua adjudikatu zaion lehiakideak plazaz jabetu beharko du adjudikazio-ebazpenean ezarritako egunean, salbu eta deialdia egin duen organoak jabetza hartzeko data zehatz bat ezartzen badu ebazpen horretan.
11.–Datuen babesa.
Funesko Udala da parte-hartzaileengandik biltzen diren datuen tratamenduaren arduraduna, eta erabiliko ditu deialdia kudeatzeko eta lanpostuak betetzeko.
Datuen tratamendua ahalbidetzen duen oinarri legitimoa hauxe da: legezko betebeharra (Datuak Babesteko Europako Erregelamenduaren 6.1.c) artikulua), abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuarekin loturik (legegintzako foru dekretu horrek hizpide du Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutua) eta Datuak Babesteko Europako Erregelamenduaren 6.1.b) artikulua (tratamendua beharrezkoa da, interesduna parte den kontratu bat gauzatzeko edo interesdunaren eskariz kontratuaren aurreko neurriak aplikatzeko).
Datuak edukiko dira aipatutako helburua betetzeko behar den denboran, eta gordeko dira Udalak haien tratamenduaren ondoriozko erantzukizuna izan dezakeen bitartean. Era berean, bete beharko dira apirilaren 4ko 12/2007 Foru Legean ezarritako kontserbazio arauak (Artxiboei eta Dokumentuei buruzko Foru Legea).
Datuak organo judizialei eta ordezkari sindikalei lagatzen ahalko zaizkie, indarreko legedia betez, eta argitara emanen dira Udalaren webgunean eta iragarki-tauletan, deialdian adierazi bezala. Beste kasu batzuetan ere komunika daitezke datuak, betiere baldin oinarriturik badaude Datuak Babesteko Europako Erregelamenduaren 6. artikuluko kasuren batean.
Izangaiek badute datuetara irispidea izateko eskubidea, datu horiek zuzentzeko eskubidea, zuzenak ez badira, eta datuak ezerezteko eskubidea, bai eta beste eskubide batzuk ere. Horretarako, jotzen ahalko dute Udalera (Foru plaza 1, 31360) edo baliatzen ahalko dute egoitza elektronikoa (https://funes.sedelectronica.es/) edo datuak babesteko ordezkariaren helbidea. Halaber, interesdunek erreklamazioa aurkezten ahalko dute Datuak Babesteko Espainiako Bulegoan, idazki bat bidaliz haren helbidera (Jorge Juan kalea 6, 28001 Madril), edo haren egoitza elektronikoaren bidez: www.agpd.es. Orobat, Erreklamazioa egiten ahalko dute aurretiaz, datuak babesteko ordezkariari zuzendua, lehen adierazi den helbidean.
12.–Errekurtsoak.
Deialdi honen aurka, eta haren oinarrien eta aplikatzeko egintzen aurka, honako errekurtsoetako bat aurkez daiteke:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzendu beharko baitzaio Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioko organo eskudunari, jarraikiz uztailaren 13ko 29/1998 Legeari (lege horrek arautzen du administrazioarekiko auzien jurisdikzioa), bi hilabeteko epean, errekurritutako egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.
c) Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean zuzendua Nafarroako Administrazio Auzitegiari, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik.
d) Kalifikazio-epaimahaiaren egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, zeina zuzendu behar baitzaio deialdia egin duen eta epaimahaia izendatu duen udal organoari, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazten denetik hasita.
Hori guztia, bat etorriz ezarrita dagoenarekin urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea) eta uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 333. artikuluan (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Funesen, 2025eko irailaren 29an.–Alkatea, Ignacio Felipe Domínguez Martínez.
I. ERANSKINA.–ESKABIDE EREDUA
Izen-deiturak: ...........................................................................................................................
NANa edo agiri baliokidea: ..........................................................................................................
Nazionalitatea: ....................................................................................................................................
Jaioteguna: .............................................................................................................................
Helbidea, herria, PK, probintzia, herrialdea: ...........................................................................................
Telefonoa: .............................................................................................................................................
Posta elektronikoko helbidea: .................................................................................................................
AZALTZEN DUT:
Betetzen ditudala eskatzen diren baldintza guztiak, ezarritako denboran eta moduan, deialdi honi dagokionez: deialdia, zerbitzu anitzetako enplegatuaren plaza bat lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko, Funesko Obra eta Zerbitzuetako Arloaren zerbitzura jardun dezan. Deialdia argitaratu zen ............... zenbakidun Nafarroako Aldizkari Ofizialean, egun honetan: ......................................................................
Funesko Udalari eskatzen diodala balora ditzala 8. oinarrian adierazitako merezimenduak.
Markatu hala badagokio bakarrik:
Desgaitasuna dudala eta aurkeztu dudala egoera hori frogatzen duen agiria, erakunde eskudunak emana.
Jarraian adierazten diren egokitzapenak eskatzen ditut:
...........................................................................................................................................................
Horrenbestez, ESKATZEN DUT onartua izatea aipatutako hautapen-prozesuan.
(Sinadura)
Funesen, .............(e)ko ..................................................................aren ................ (e)(a)n
Datuen babesari buruzko oinarrizko informazioa. Tratamenduaren arduraduna: Funesko Udala. Helburua da honako deialdi hau kudeatzea: deialdia, zerbitzu anitzetako enplegatuaren plaza bat lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko. Eskubideak: datuetan sartzeko eta datuak zuzentzeko eta ezerezteko eskubideak, bai eta bestelako eskubideak ere, informazio gehigarrian adierazi bezala. Informazio gehigarria: eskuragarri dago deialdiaren 11. oinarrian eta egoitza elektronikoko gardentasun-atarian edo web-orriko pribatutasun-politikaren atarian.
Iragarkiaren kodea: L2512796