2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
CINTRUÉNIGO
Akats zuzenketa, deialdi honetan: deialdia, batetik, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko gerokultore-zaintzailearen 9 plaza, lan-kontratu finkodunak, San Francisco de Asís Udal Patronatuaren zerbitzura aritzeko, eta, bestetik, izangaien zerrenda bat eratzeko, sortzen diren beharrei erantzutearren
2025eko 197. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 2an, deialdi bat argitaratu zen, txanda irekian eta oposizio-lehiaketa bidez betetzeko gerokultore-zaintzailearen 9 plaza, lan-kontratudun finkoen araubidekoak eta lanaldi osokoak, zeinak plantilla organikoan identifikaturik baitaude R21, R29, R46, R47, R48, R49, R50, R51 eta R16 zenbakiekin, Cintruenigoko San Francisco de Asís Udal Patronatuaren plantillan sar daitezen, bai eta izangaien zerrenda bat eratzeko ere, sortzen diren beharrei erantzutearren. Deialdi horretako oinarrien 3.1 artikuluan akats bat dagoela ikusi da, ez baita agertzen zer epe dagoen eskabideak aurkezteko. Hortaz, akatsa zuzendu egin behar da, honela:
Honela dioen tokian:
"3. oinarria.–Eskaerak aurkezteko epea eta modua.
3.1. Deialdian parte hartzeko eskaerak egin beharko dira eskabide orokorra baliatuta, Cintruenigoko San Francisco de Asís Udal Patronatuko erregistro nagusian".
Honela behar du:
"3. oinarria.–Eskaerak aurkezteko epea eta modua.
3.1. Deialdian parte hartzeko eskaerak egin beharko dira eskabide orokorra baliatuta, Cintruenigoko San Francisco de Asís Udal Patronatuko erregistro nagusian. Eskaerak aurkezteko epea 15 egun naturalekoa izanen da, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita".
Eskaerak aurkezteko epea akats zuzenketa hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera hasiko da.
Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.
Cintruenigon, 2025eko urriaren 2an.–Patronatuko burua, Oscar Bea Trincado.
Iragarkiaren kodea: L2512930