2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
BURLATA
Gora jotzeko 25-01459 errekurtsoa, hizpide duena izangai onartuen behin betiko zerrendatik baztertu izana, honako honetan: deialdia, bete daitezen administrari-ofizialaren lanpostu batzuk hautaproben bidez
Nafarroako Administrazio Auzitegiak Burlatako Udalari eskatu dio igor diezaiola 25-01459 gora jotzeko errekurtsoari dagokion espediente administratiboa. Kristina Otxotorena Urangak jarri du errekurtsoa, Alkatetzaren 2025eko uztailaren 9ko ebazpen baten aurka, azken horren bidez ezetsi baitzen Alkatetzak 2025eko ekainaren 27an eman ebazpenaren aurkako berraztertzeko errekurtsoa, hizpide zuena izangai onartuen behin betiko zerrendatik baztertu izana, honako honetan: deialdia, zerrenda bat eratzeko, hautaproben bidez, administrari-ofizialaren lanpostuan aritzeko.
Ediktu bidez ematen da argitara, babes harturik 6/1990 Foru Legea garatzeko erregelamenduaren II. kapitulua (uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea, Toki Administrazioari buruzkoa; 279/1990 Foru Dekretuaren bidez arautu zen foru lege hori garatzeko erregelamendua, Nafarroako toki-erakundeen egintzak eta erabakiak aurkaratzearen arloan garatu ere), eta pertsona kopuru zehaztugabe bat xede duen administrazio-egintza izateagatik, jarraikiz urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45.1.a artikuluari (lege horrek hizpide du administrazio publikoen administrazio prozedura erkidea).
Honen bidez, interesdun guztiak epatzen dira, interesdun gisa ager daitezen hamar egun balioduneko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita, Nafarroako Administrazio Auzitegian (Iruñea, Iturrama kalea 10; sarrera, Ezkirotz kaletik), aipatutako espediente administratiboan.
Jakinarazi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.
Burlatan, 2025eko irailaren 26an.–Alkate udalburua, Berta Arizkun González.
Iragarkiaren kodea: L2512738