207. ALDIZKARIA - 2025eko urriaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

2820/2025 EBAZPENA, irailaren 30ekoa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko suhiltzaile-ofizialen bost plaza barne igoerako prozedura murriztuan eta oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiko plazak bete gabe uzten dituena.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren abuztuaren 4ko 2229/2025 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko suhiltzaile-ofizialen bost plaza barne igoerako prozedura murriztuan eta oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Deialdi hori 2025eko 178. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 8koan.

Eskaerak aurkezteko epea bukatu denez eta izangai bakar bat ere aurkeztu ez denez, bidezkoa da deklaratzea bete gabe gelditu direla deialdian eskainitako plazak.

Horrenbestez, eta erabiliz otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak,

EBAZTEN DUT:

1. Bete gabe uztea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko suhiltzaile-ofizialen bost plaza barne igoerako prozedura murriztuan eta oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiko plazak, 3649, 4395, 11280, 11281 eta 10722 zenbakiak dituztenak, izangairik bat bera ere aurkeztu ez delako.

2. Ebazpen hau jakinaraztea Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzuari, Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzuari eta Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2025eko irailaren 30ean.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Gloria Arancón Largo.

Iragarkiaren kodea: F2513016