2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AGUILAR KODES
Ordenantza fiskala, trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga arautzen duena. Hasierako onespena
Aguilar Kodeskoko Udalak, 2025eko irailaren 29an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Aguilar Kodeskoko udalerriko trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga arautzen duen ordenantza fiskala.
Onetsitako arauak jendaurrean egonen dira hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsitzat joko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Aguilar Kodesen, 2025eko irailaren 29an.–Alkatea, Jesús Ángel Amescua Martínez de Rituerto.
Iragarkiaren kodea: L2512819