1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
89/2025 EBAZPENA, urriaren 6koa, Nafarroako Foru Ogasuneko Lur-ondasunen eta Ondarearen gaineko Tributuen Zerbitzuko zuzendariak emana, Mendabiako balorazio txostena onesten duena.
Lur-ondasunen eta Ondarearen gaineko Tributuen Zerbitzuko zuzendariaren urtarrilaren 30eko 12/2025 Ebazpenaren bidez, Mendabiako balorazio txostena berrikusteko batzorde mistoa eratzea erabaki zen.
2025eko urriaren 2an egindako bilkuran, batzorde mistoak balorazio txostenaren behin betiko edukia finkatu zuen, eta hura onesteko proposamen loteslea egin zion Nafarroako Foru Ogasunari.
Horrenbestez, Nafarroako Lur-Ondasunen Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.5 artikuluan xedatutakoarekin bat,
EBAZTEN DUT:
Lehena.–Mendabiako balorazio txostena onestea, batzorde mistoak 2025eko urriaren 2ko bilkuran egindako proposamen loteslearen arabera.
Bigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, eta aipatu balorazio txostenaren eduki osoa jendaurrean jartzea udal interesdunaren bulegoetan, hogei egun naturaleko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Hirugarrena.–Onetsitako balorazio txostena eraginkorra izanen da aurreko puntuan aipatzen den jendaurreko aldia bukatu eta biharamunetik aurrera. Une horretatik aurrera, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean.
Laugarrena.–Mendabiako balorazio txostenaren testu osoa Nafarroako Gobernuaren web-orrian argitara dadila agintzea:
https://catastro.navarra.es/servicios/Ponencias.aspx
Bosgarrena.–Ebazpen hau Mendabiako Udalera igortzea.
Iruñean, 2025eko urriaren 6an.–Lur-ondasunen eta Ondarearen gaineko Tributuen Zerbitzuko zuzendaria, Sergio Osés Amézqueta.
Iragarkiaren kodea: F2513055