2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZIZUR NAGUSIA
Aldaketa, 2026ko prezio publikoen ordenantza fiskaletan eta arauetan. Hasierako onespena
Zizur Nagusiko Udalak, 2025eko irailaren 25ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen espediente bat, aldatzen dituena prezio publikoen ordenantza fiskalak eta arauak, eguneratu behar baitira 2026rako tarifak eta udal errentamenduak.
Onetsitako espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak nahiz oharrak; hori dena, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, aipatutako espedientea behin betiko onetsi, eta haren testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Zizur Nagusian, 2025eko irailaren 26an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.
Iragarkiaren kodea: L2512760