2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZIZUR NAGUSIA
Kultura jardueren zerbitzua emateko tarifak
Zizur Nagusiko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2025eko irailaren 5ean egin bilkuran, onetsi zituen Zizur Nagusian kultura jardueren zerbitzua emateko tarifak, 2025/2026 ikasturterako, horretarako prestaturiko dokumentazioari jarraikiz. Hona hemen:
IKASTAROA | KUOTA (eurotan) |
Lego Master (gaztelaniaz, 5-12 urte) | 45 |
Lego Master (euskaraz, 5-12 urte) | 45 |
STEAM Lab (gaztelaniaz, 6-10 urte, heldu batek lagunduta) | 45 |
Adierazpen artistikoko tailerra (gaztelaniaz, 6-9 urte) | 75 |
Adierazpen artistikoko tailerra (euskaraz, 6-9 urte) | 75 |
Bertso eskola (euskaraz, 10-15 urte - LHko 5. mailatik DBHko 4. mailara) | 80 |
Haurrentzako antzerki lantegia (gaztelaniaz, 8-11 urte) | 90 |
Haurrentzako antzerki lantegia (euskaraz, 8-11 urte) | 90 |
Sketchbook: erretratuak (gaztelaniaz, 16 urtetik gora) | 75 |
Argazkigintza digital artistikoa: hastapena (gaztelaniaz, 16 urtetik gora) | 130 |
Argazkigintza digital artistikoa: tarteko maila (gaztelaniaz, 16 urtetik gora) | 130 |
Argazkigintza digital artistikoa: maila aurreratua (gaztelaniaz, 16 urtetik gora) | 130 |
Bertso eskola (euskaraz, 16 urtetik gora) | 150 |
Sormen idazketa (gaztelaniaz, 16 urtetik gora) | 175 |
Helduentzako antzerki lantegia (gaztelaniaz, 16 urtetik gora) | 215 |
Joskintza, goizetan (gaztelaniaz, 16 urtetik gora) | 225 |
Joskintza, arratsaldeetan (gaztelaniaz, 16 urtetik gora) | 225 |
Pintura (gaztelaniaz, 16 urtetik gora) | 335 |
Zeramika (gaztelania, 16 urtetik gora) | 335 |
Zizur Nagusian, 2025eko irailaren 25ean.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.
Iragarkiaren kodea: L2512731