205. ALDIZKARIA - 2025eko urriaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

310/2025 EBAZPENA, irailaren 26koa, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiak emana, behin betiko onesten dituena "Caparrosoko industrialdeko hondakin-urak Arga Behereko HUArekin lotzeko proiektua" eta hark ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda.

Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiak ekainaren 18an emandako 205/2025 Ebazpenaren bidez, jendaurrean jarri ziren, hamabost egunez, aipatu proiektua eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda.

Epe hori alegaziorik aurkeztu gabe iragan denez, bidezkoa da proiektua behin betiko onestea.

Horrenbestez, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 20. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, eta Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 249/2023 Foru Dekretuak esleitu dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Behin betiko onestea "Caparrosoko industrialdeko hondakin-urak Arga Behereko HUArekin lotzeko proiektua" eta hark ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda. Onespenak berekin dakartza onura publikoaren deklarazioa eta okupatzeko beharra.

2. Ebazpen hau argitara ematea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Caparrosoko Udalaren eta Mairagako Mankomunitatearen iragarki tauletan. Orobat, iragarki bat argitaratuko da Foru Komunitateko bi egunkaritan.

3. Ebazpen hau Caparrosoko Udalari eta Mairagako Mankomunitateari jakinaraztea.

4. Ebazpen honen kontra administrazio publikoek ez beste interesdun guztiek gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete, Lurralde Kohesiorako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean. Administrazio publikoek, berriz, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, deusetan galarazi gabe horren aurretik Nafarroako Gobernuaren aurrean errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epeetan.

Iruñean, 2025eko irailaren 26an.–Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusia, Jesús M.ª Rodríguez Gómez.

Iragarkiaren kodea: F2512780