205. ALDIZKARIA - 2025eko urriaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VALTIERRA

Aldaketa, honako honetan: Udal ordenantza, laguntzak arautzen dituena ekintzailetza sustatzeko, enplegua bultzatzeko eta jarduera ekonomikoak sendotzeko. Hasierako onespena

2025eko irailaren 29an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zen aldatzea udal ordenantza bat, helburu duena arautzea ekintzailetza sustatzeko, enplegua bultzatzeko eta jarduera ekonomikoak sendotzeko laguntzak.

Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar eguneko legezko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean iragarkia argitaratu ondotik, bizilagunek eta interesdunek espedientea azter dezaten, eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak, kexak nahiz oharrak aurkez ditzaten. Hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Legea).

Valtierran, 2025eko urriaren 1ean.–Alkatea, Manuel Resa Conde.

Iragarkiaren kodea: L2512882