2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
EGUESIBAR
Aldaketa, honako honetan: ordenantza, arautzen dituena Udalaren kirol-instalazioak erabiltzeko eta kirol-ikastaroak egiteko prezio publikoak. Hasierako onespena
Honen bidez aditzera ematen da ezen Eguesibarko Udalak, 2025eko irailaren 24ko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuela aldatzea Udalaren kirol-instalazioak erabiltzeko eta kirol-ikastaroak egiteko prezio publikoak arautzen dituen ordenantza.
Iragarki honen bidez, betetzen da jendaurrean egoteko hogeita hamar egun balioduneko epearen izapidea. Epe horretan, herritarrek eta bidezko interesa dutenek espedientea aztertzen ahalko dute, eta bidezkotzat jotzen dituzten erreklamazioak, kexak edo oharrak egiten ahalko dituzte, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren. Halakorik aurkezten ez bada, behin betikoa bilakatuko da hasierako onespena.
Sarrigurenen, 2025eko irailaren 29an.–Alkatea, Xuriñe Peñas López.
Iragarkiaren kodea: L2512820