205. ALDIZKARIA - 2025eko urriaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZAMA

Karga-tasak, tasak, prezio publikoak, kanonak eta udal zergak 2026rako. Hasierako onespena

Ultzamako Udalak, 2025eko irailaren 18an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen udal zergen karga-tasak, indizeak eta ehunekoak 2026. urteko ekitaldirako; orobat, onetsi zuen behar diren udal ordenantzen aldaketa, alegia, 2026. urteko ekitaldian Udalaren instalazioak erabiltzeko eta udal zerbitzuak emateko tasak, prezio publikoak eta kanonak arautzen dituzten ordenantzena.

Espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Udalaren iragarki-taulan eta web-orrian ere paratuko baita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko aldian inork ez badu aurkezten espedienteari buruzko alegaziorik, behin betiko onetsirik geldituko da, eta argitara emanen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean orain onetsiriko tarifen eranskinen testu osoa.

Larraintzarren (Ultzama), 2025eko irailaren 18an.–Alkatea, Martín M.ª Picabea Aguirre.

Iragarkiaren kodea: L2512712