2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ULTZAMA
2026ko lan-egutegia
Ultzamako Udalak, 2025eko irailaren 18an egindako ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen onestea 2026ko aste barneko jaiegunen egutegia, Ultzamako Udalaren zerbitzuko langileentzat; hala, zehaztu zuen zein izanen diren 2026an ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren jaiegunak. Hona hemen:
–Urtarrilaren 1a, osteguna: Urteberri eguna.
–Urtarrilaren 6a, asteartea: Errege eguna.
–Martxoaren 6a, ostirala: herriko jaieguna.
–Martxoaren 19a, osteguna: San Jose eguna.
–Apirilaren 2a: Ostegun Santua.
–Apirilaren 3a: Ostiral Santua.
–Apirilaren 6a: Pazko bigarrena.
–Maiatzaren 1a, ostirala: Langileen eguna.
–Abuztuaren 15a, ostirala: Ama Birjinaren Jasokundea.
–Urriaren 12a, astelehena: Pilareko Andre Maria.
–Azaroaren 2a, astelehena: Santu Guztien Egunaren biharamuna.
–Abenduaren 3a, osteguna: San Frantzisko Xabierkoa - Nafarroaren Eguna.
–Abenduaren 8a, asteartea: Ama Birjina Sortzez Garbia.
–Abenduaren 25a, ostirala: Eguberri eguna.
Gainera, herriko jaiegun ezartzen dira uztailaren 31 eta abuztuaren 3a, herriko festak direla eta.
Orobat, baliogabeak izanen dira, 2026an epeak kontatzeari dagokionez, igande guztiak eta udal bulegoetarako jaiegun deklaratu diren egunak.
Ultzamako Udaleko urteko lanaldiak 1.592 benetako lanordu izanen ditu, honela banatuta:
A) Eguneko lanaldia, orokorrean, 7 ordu eta 20 minutukoa izanen da, astelehenetik ostiralera, 7:30etik 15:20ra bitarte.
B) Jendea hartzeko eta Erregistro Orokorra irekitzeko ordutegia 9:30etik 14:30ak arte izanen da.
C) Organo administratibo eskudunek arauz ezarritako oporrak honelaxe emanen dituzte: oporraldi luze bat edo bi, eta urtean zehar hartzeko zazpi egun solte baino ez, zerbitzuaren beharrek aukera ematen dutenean.
Horrez gain, langileek aukeratu eta hartzeko 3 egun izanen dira, norberaren aferetarako. Alkatetzari aurretik eskatu behar zaizkio behar adina denboraz, eta justifikatu.
Era berean, martxoaren 29ko 12/2023 Foru Legearen arabera dagozkien egunak hartzen ahalko dituzte langileek. Lege horrek Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina aldatzen du, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsia.
D) Aurreko A) apartatuan ezarritako lanaldiaren banaketa ez zaie aplikatuko zerbitzuaren beharrak direla-eta lanaldi berezia dutenei, ezta ikastetxeko langileei ere, horiek lan egutegi berariazkoa izanen baitute; hala ere, errespetatu beharko dute orokorrean ezarrita dagoen urteko lanordu kopurua.
Betiere, 2026rako, orokorrean, Nafarroako Administrazio Publikoetarako behin betiko ezartzen den urteko lanaldiak baldintzatuko du urteko lanaldiaren iraupena. Horren ondorioetarako, aldaketaren bat izanez gero, behar diren doikuntzak eginen dira.
Larraintzarren (Ultzama), 2025eko irailaren 18an.–Alkatea, Martín M.ª Picabea Aguirre.
Iragarkiaren kodea: L2512633