205. ALDIZKARIA - 2025eko urriaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

UE-M135 Hiri-jarduketarako plan berezia, Hirigune Historikoaren Barne-eraberritzerako Plan Bereziaren barnean. Behin betiko onespena

Tafallako Udalak, 2025eko irailaren 25ean egindako osoko bilkuran, erabaki zuen aurkeztutako alegazioak ezestea, bat etorriz Udalaren zerbitzu teknikoen eta aholkuri juridikoen 2025eko irailaren 15eko txostenarekin, eta, ondorioz, behin betiko onestea UE-M135 Hiri-jarduketarako plan berezia, Hirigune Historikoaren Barne-eraberritzerako Plan Bereziaren barnean. Plana Teresa Nebreda Artiedak sinatu zuen 2025eko apirilaren 14an, eta Tafallako Udalak sustatu du.

Tokiko Gobernu Batzarraren 2025eko maiatzaren 9ko hasierako onespena argitaratu zen 2025eko 112. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 5ean, eta akats zuzenketa, berriz, 2025eko 123. aldizkarian, ekainaren 20an. Jendaurreko epean lau alegazio jarri zituen ukitutako pertsona batek.

Aipatutako erabakia argitaratzen da, onetsitako testu arautzailearekin batera, bete beharrez uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretua, zehazki, 79.1 artikulua (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Tafallan, 2025eko urriaren 3an.–Alkatea, Xabier Alcuaz Andueza.

Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2513012