205. ALDIZKARIA - 2025eko urriaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAN ADRIÁN

2025erako karga-tasak, tasak eta prezio publikoak

Udal honek 2025eko uztailaren 23an egindako osoko bilkuran, besteak beste, erabaki bat hartu zen, hasiera batez onesteko aldaketa egitea karga-tasetan, tasetan eta prezio publikoetan, 2025erako.

Espedientea jendaurrean egon da 30 egunean, erabakia argitaratuta 2025eko 160. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 12an, bai eta udal honen iragarki-taulan ere, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluko aginduei (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurrean egoteko legezko aldia iraganik inork aurkeztu gabe inolako alegaziorik, kexarik edo oharrik, eta bete beharrez aipatutako foru legearen 325.1.c) artikuluko aginduak, ondotik argitaratzen dira behin betiko onetsitako aldaketak:

"Santas Reliquias Haur Eskolako jantokiaren erabilera-tasa bat sortzen da, eta deskontu bat gehitzen zaie familiei eta familia ugariei eta guraso bakarrekoei San Adriango Musika Eskola erakunde autonomoaren tasetan, honako erregulazio honekin:

SANTAS RELIQUIAS HAUR ESKOLA

Familia arruntak:

Urteko errenta-tarteak familia-unitateko kide bakoitzeko

Jantokiko hileko tarifa

(euroak)

Gutxienez (eurotan)

Gehienez (eurotan)

> 15.000

95

12.400,01

15.000

95

10.700,01

12.400

95

9.300,01

10.700

95

7.980,01

9.300

84

6.650,01

7.980

84

5.500,01

6.650

66

4.500,01

5.500

58

3.350,01

4.500

56

< 3.350,01

52

Guraso bakarreko familiak:

Urteko errenta-tarteak familia-unitateko kide bakoitzeko

Jantokiko hileko tarifa

(euroak)

Gutxienez (eurotan)

Gehienez (eurotan)

> 15.000

84

12.400,01

15.000

84

10.700,01

12.400

84

9.300,01

10.700

84

7.980,01

9.300

66

6.650,01

7.980

66

5.500,01

6.650

52

4.500,01

5.500

42

3.350,01

4.500

32

< 3.350,01

25

SAN ADRIANGO MUSIKA ESKOLA ERAKUNDE AUTONOMOA

–%10eko deskontua aplikatuko zaie familia ugariei eta guraso bakarreko familiei.

–Familia-unitate bereko hirugarren kideari %100eko deskontua aplikatuko zaio; deskontua tasarik txikienari aplikatuko zaio."

San Adrianen, 2025eko irailaren 26an.–Alkatea, Marta Ezquerra Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2512758