2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Ediktua
Tributu bidezko diru-sarreren eta prezio publikoen erregulazioan egindako aldaketak, 2026rako. Hasierako onespena.
Udaleko Osoko Bilkurak, arauzko quoruma izanik, honako hau erabaki zuen 2025eko urriaren 2an:
IKUSIRIK espedientean jasotako agiriak eta Tokiko Gobernu Batzarrak 2025eko irailaren 22an hartutako erabakia –haren bidez onetsi zen 2026. urteko ekitaldirako Ordenantza Fiskalak eta Prezio Publikoak erregulatzen dituzten Arauak aldatzeko Proiektua–, eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean eta Nafarroako Toki Administrazioko 6/1990 Foru Legean ezarritakoarekin bat, honako hau,
ERABAKITZEN DA:
1.–Hasiera batez onestea jarraian zerrendatzen diren tributu hauen ordainarazpena arautzen duten ordenantza fiskalen eta tarifa-eranskinen indarreko testuetan edo/eta tarifetan egindako aldaketak, proposamenari erantsitako dokumentuetan ageri den edukiarekin:
1. ordenantza | Lurraren kontribuzioa |
4. ordenantza | Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga |
7. ordenantza | Agiriak eta bestelako euskarriak egin eta izapidetzea |
8. ordenantza | Zaintza bereziko zerbitzuak |
9. ordenantza | Hirigintzaren arloko lizentziak eta kontrol-jarduera administratiboak |
10. ordenantza | Ingurumena babesteari eta jarduera kaltegabeei dagozkien baimenak eta kontrol-jarduera administratiboak |
11. ordenantza | Udal-erabakietan, ordenantzetan eta bestelako arauetan aurreikusitako ikuskapenak zein aztertzeko eta kontrolatzeko bestelako esku-hartzeak |
12. ordenantza | Ibilgailuak bide publikotik erretiratu eta, horren ondorioz, haiek zaintzeko zein ibilgailuak bide publikoan ibilgetzeko zerbitzuak |
13. ordenantza | Betearazteko agindu, betearazpen subsidiario eta partikularrendako laguntzak |
14. ordenantza | San Jose udal-hilerriko zerbitzuak |
15. ordenantza | Iruñeko animaliak hartzeko zentroak emandako zerbitzuak eta arriskugarri gerta daitezkeen animaliak edukitzeko lizentziak |
16. ordenantza | Elikagaien eta ingurumen-laginen gaineko saiakuntza kimiko eta mikrobiologikoak |
17. ordenantza | Ezkontza zibilak |
18. ordenantza | Erabilera publikoko lurretan zangak, laginketak eta zuloak egin eta bide publikoan zoladura edo espaloiak mugitzea |
19. ordenantza | Ibilgailuak espaloietan barna sartzea eta bide publikoa aparkaleku esklusibo gisara erabili, ibilgailuak gelditu eta edozein motatako salgaien zamalanak egite aldera bertan tokia erreserbatzea |
20. ordenantza | Hiriko jabari publikoko lurzoru, lurgain eta zorupearen erabilera pribatibo edo aprobetxamendu bereziak |
22. ordenantza | Trakzio mekanikoko ibilgailuak aparkatze mugatu eta murriztuko eremuetan aparkatzea |
2.–Hasiera batez onestea jarraian zerrendatzen diren zerbitzuak emateagatik edo udal-jarduerak egiteagatik ezarritako prezio publikoak arautzen dituzten arau eta tarifa-eranskinetako indarreko testu edo/eta tarifetan egindako aldaketak; proposamenari erantsitako dokumentuetan ageri den edukiarekin:
1. araua | Udal-lokalen eta -espazioen erabilera |
2. araua | Udalaren kirol-instalazioen erabilera |
3. araua | Udalaren ikastetxeetako areto eta instalazioen erabilera |
4. araua | Adinekoendako udal-apartamentuen zerbitzua ematea |
5. araua | Udal-apartamentuetako premiazko ostatu-zerbitzua |
6. araua | Etxez etxeko laguntza zerbitzua |
7. araua | Catalina de Oscáriz arte eta lanbideetako udal-eskolako ikastaroetako matrikula |
8. araua | Matrikulazioa Joaquín Maya Udaleko musika-eskola bereziak ematen dituen ikastaroetan |
10. araua | Sarrerak, izen-emateak edo matrikulak Udalak edo udal-erakunde autonomoek antolatutako hezkuntza-, kultura-, kirol- eta gizarte-izaerako nahiz osasuna sustatzeko ikastaro eta jardueretan |
11. araua | Desinfekzio parkeko, bainuetxeko, albaitaritzako eta Animaliak Hartzeko Zentroko zerbitzuak |
12. araua | Errauts-kutxatilen zein errauts-kolunbarioetarako kutxatila-euskarriez eta hilarriez osatutako multzoen salmenta San Jose udal-hilerrian |
13. araua | Udalaren garabi-zerbitzuaren laguntza partikularra |
14. araua | Sanferminetako ekipaje-kontsignako zerbitzua |
15. araua | Autokarabanak eta etxebizitza-ibilgailuak Iruñeko autokarabanetarako zerbitzugunean aparkatu eta gaua ematea |
16. araua | Bizilagunek Nbici-Biziz zerbitzuko aparkaleku publikoan bizikletak aparkatzeko plazak erabiltzea |
3.–Espresuki onestea kostua baino txikiagoak diren prezio publikoak ezartzen direla espedientean jasotako agirian zehazten diren arauetan, justifikazioa, betiere, agiri horretan berean jasotzen delarik.
4.–Jakitera ematea aldaketarik gabe eta, horrenbestez, indarrean segitzen dutela honako tributu hauen ordainarazpena erregulatzen duten ordenantza fiskalek eta tarifa-eranskinek:
0. ordenantza | Kudeaketarako, diru-bilketarako eta ikuskapenerako ordenantza fiskala |
2. ordenantza | Jarduera ekonomikoen gaineko zerga |
3. ordenantza | Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga |
5. ordenantza | Etxebizitza hutsen gaineko zerga |
6. ordenantza | Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga |
21. ordenantza | Hornidurako zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresek hiriko jabari publikoko lurzoru, lurgain eta zorupearen aprobetxamendu bereziak egitea |
23. ordenantza | Kontribuzio bereziak |
5.–Aditzera ematea aldaketarik gabe eta, horrenbestez, indarrean segitzen duela Udal Haur Eskoletako jantoki-zerbitzua ematea dela medio ordaindu beharreko prezio publikoak erregulatzen dituen 9. arauak eta horren tarifa-eranskinak.
6.–Jendaurreko epean erreklamazio edo alegaziorik aurkeztuz gero ordenantza fiskal eta prezio publikoak erregulatzen dituzten arau zehatzen aldaketei, Osoko Bilkurak behin betiko onetsi beharko ditu horiek, baina ez du eraginik izanen espedientearen gainerakoa izapidetzeari dagokionez; izan ere, hori behin betiko onetsitzat joko da berariazko erabakirik hartu behar gabe.
7.–Ordenantza fiskaletan eta prezio publikoak erregulatzen dituzten arauetan egindako aldaketek, zeinak hasiera batez onetsi baitira, 2026ko urtarrilaren 1ean hartuko dute indarra, behin arauzko izapideak bete eta gero, betiere aldez aurretik argitara emanen direlarik Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Indarrean dauden xedapenak betez, espedientea jendaurrean ikusgai egonen da Ogasuneko eta Kontratazio Publiko Arduratsuko Zuzendaritzan (Udaletxe plaza z.g., 1. solairua, 948 420 206 telefonoa). Jendaurreko epea hogeita hamar egun baliodunekoa izanen da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina.
Hori guztia argitara ematen da jende orok jakin dezan.
Iruñean, 2025eko urriaren 3an.–Alkate Udalburua, Joseba Asiron Saez.
Iragarkiaren kodea: L2513004