2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Jarduera-lizentziaren eskaera. Zainketa intentsiboetako unitate pediatrikoa
Aditzera ematen da ondotik zehazten diren espedienteak jendaurrean egonen direla udal-bulegoetan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, jarduerak ukitutakoek bidezko alegazioak aurkez ditzaten epe horretan; hori guztia, bete dadin martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuan xedatutakoa (foru-dekretu horren bidez onetsi zen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko erregelamendua –foru-lege horren bidez arautu ziren ingurumenean eragina duten jarduerak–). Interesdunek eskura izanen dituzte eskaera horiek, udal-bulegoetan (Armada etorbidea 2, 5. solairua).
Espedientea: 2025-2054.
Titularra: Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua.
Jarduera: zainketa intentsiboetako unitate pediatriko berria eta eraikina handitzea pediatriako larrialdien gainean.
Tokia: Irunlarrea kalea 4, Iruña.
Iruñean, 2025eko irailaren 11n.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.
Iragarkiaren kodea: L2512817