2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ORISOAIN
Diru-bilketarako egutegia 2026an
Orisoaingo Udaleko Kudeaketa Batzordeak, 2025eko irailaren 24an egin osoko bilkura arruntean, diru-bilketarako 2026ko egutegia onetsi zuen. Egutegia interesdunen eskura egonen da Udalaren iragarki-taulan eta egoitza elektronikoan (http://orisoain.sedelectronica.es). Hona hemen:
Lehenbizikoa.–2026. urteko diru-bilketarako, honako egutegi hau onestea:
–Ibilgailuen gaineko udal zerga:
- Borondatez ordaintzeko epea, martxoan.
- Bankuan helbideraturik daudenak martxoaren azken egunean kobratuko dira.
–Hiri-lurraren eta landa-lurraren gaineko kontribuzioa:
- Borondatez ordaintzeko epea, ekainean.
- Bankuan helbideraturik daudenak ekainaren azken egunean kobratuko dira.
–Ekonomia-jardueren gaineko zerga:
- Borondatez ordaintzeko epea, irailean.
- Bankuan helbideraturik daudenak irailaren azken egunean kobratuko dira.
–Herri-lurrak eta errentamenduak:
- Borondatez ordaintzeko epea, urrian.
- Bankuan helbideraturik daudenak urriaren azken egunean kobratuko dira.
Bigarrena.–Aditzera ematea helbideratu gabeko ordainagiriak ordain daitezkeela haietan aipatzen den finantza-erakundearen edozein banku-bulegotan, ordainagiria aurkeztuta.
Helbideratutako ordainagiriak adierazitako egunean pasako dira kontuetara.
Borondatez ordaintzeko epea iraganez gero, Diru-bilketaren gaineko Arautegi Orokorrean finkaturiko errekarguak ezarriko dira, eta izapideak eginen dira premiamendu bidez kobratzeko.
Administrazio bidea agortzen duen erabaki honen aurka, interesdunek errekurtso hauek jartzen ahalko dituzte, hautara:
–Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik hasita.
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, jurisdikzio horretako organo eskudunari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.
Orisoainen, 2025eko irailaren 25ean.–Kudeaketa Batzordeko burua, Miguel Labiano Sevigné.
Iragarkiaren kodea: L2512725